Bueno, garbiketa eitxen neuala hari hau topau ta momentuan komentau ez nebana gogorau dot, oin komentauko dotena.
Aurtengo sanjuanen preparaziñuetan zan, ez dakitx Josu jauna bertan zeuan ala ez. Gauzia da Eibarko zezen plazan geuazela GASTEkide batzuk, jokuetarako bi pizina haundixak urez betetzen (kostau jakuna!). Oker ez banau Espainiak jokatzen zeban eurokopan. Foballa ez dot asko jarraitzen eta ezin detzuet esan ze fasetan zan edo zeinen kontra. Dakigun bezela Espainiak irabazi zeban. Ba orduantxe gu be nahiko flipauta geratu giñan, kuarteletik kriston orruak entzuten zian eta nere ustez disparuak zian hotsak bebai. "Que viva España" kantatzen zeuazen etengabe. Ederra espektakulua! Bueno sin mas, hori zan. Ez dakitx orduan edo beste egunen baten zala baina norbaitxek kontau zestan guardia zibilak eon ziala zoruan pare motor edo patrolakin Eibartik gora ta behera. _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [EMAIL PROTECTED] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
