On Fri, Feb 6, 2009 at 6:57 AM, Luistxo Fernandez <[email protected]> wrote: > eibar.org-era propaganda politikoa heldu da... Ez da lehena, eta beste > batzuk etorriko direla ematen du. Jasotzaile zerrenda batean jarri > gaituzte baimenik gabe. Azpian ohar hau dakar... ez dakit guztiz > zuzena den. Legearen arabera baja emateko eskubidea dugula... hombre, > nik uste dut alderantziz dela, legearen araberan ezertan eskatu gabe > alta ez emateko eskubidea dudala... > > argibiderik bai?
Nik ere hori uste nuen, norberak baimen positiboa eta argia eman behar duela. Hala ere, denuntzia eta abarretan hasi baino lehen, askoz hobeto funtzionatzen du protesta eta eskandaluak. Duela hilabete batzuk, horrelako mezu bat etorri zitzaidan. Baja emateko telefonoz deitzeko aukera ematen zutenez, hartu eta deitu nien eta azkenean eztabaidan demaseko bronka edukitzera iritsi ginen hango jefa eta ni. Beraiek esaten zidaten nire eposta emateko, nik ezetz, ez neukala zertan epostarik eman. Beraiek jaso behar zutela nire eskaera positiboa, eta ez alderantziz. Askotan spamerrek milaka pertsonen eposta helbideak dituzte, eta norbaitek erantzuten badie, protesta egiten bada ere, badakite helbide hori ona dela, eta VIP-en zerrendan sartzen zaituzte, orduan baino spam gehiago bidaltzeko. Orduan, ez da komeni norberaren eposta agerian ematerik. Uste nuen bronka hark ez zuela ezertarako balioko eta alferrik pasatu nuela une txarra. Baina handik aste batzuetara enpresa berdinetik beste bidalketa bat egin zuten, oraingoan baimen positiboa eskatuz, eta ordutik ez dut beraiengandik ezer jaso. Seguru beste jende askok erantzun ziela nik bezala kabreatuta. Izan ere, zer dago beraien borondatez izena eman duten 10 pertsonaren audientzia baino hobea? Zutaz nazkatuta dauden 100.000 spam biktima baino hobea seguru dela: http://tinyurl.com/cjzymc Luistxo, nik Facebook, Twitter eta horrelakoetan aterako nituzke. Kanpainan dabiltza eta damutuko zaie. Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
