Ze gertatzen jako Eibarko Ayuntako Kultura sailari?????
Azken aldian zur and lur geratu naiz. Pasa dan urtarrilak 31 dantza garaikideko spektakulo bat Coliseuan ( bai, ondo irakorri dozu, Co li se o an!) eta hurrengo egunetan aurtengo karnabaletako kartela ikusi neban denda guztietako eskaparateetan.
Por fin, zeozer orijinala(edo) behintzat betikotasunetik urtetzen dan zeozer eta segundu batzuz pentsatu arazi eitten detzuna...(Markosen burutik urtetzen diran kreziñuak beti dira onak edo hobiak). Kartelari buruz ari naiz, dantzan asuntua ezin izan neban ikusi, zelan juan zan???
Ze gertatzen da Eibarren? mediokridade kutretik urtetzen ahalegintzen ari al gara?? redneck pueblerino arlote izateari utzi nahi al detzau??? Heldu al da ordua????
Ala espejismo hutsa da? sin más, ayuntako kultura batzordekuak gripiakin zebizela eta burua kargauta eta "kolau" ein jakuela???
Ia herri hau esnatzen daon eta ni ondiokan tornilluak eitten.... Ander Arroitajauregi _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
