a) Euskal foballariak euskal selekzioaren azken partidua hondaratu zeben izenan
kontura, baina euretariko inork ez detsa ezetz esaten Espainiako selekzinuakin
juateari. Hor ez dago problemarik.
b) Eta ez dakate problemarik "Espainiako Erregearen kopa" jokatzeko, hor be
izenakin problemarik ez. Ezta bukaerian erregeari men egiteko.
c) Atletixak eta Barçak final hori jokatuko dabe, hor euskal selekzinuak
aldarrikatuko dabe? esate baterako pankarta batzuk atarata partiduan hasierian?
baitta zera be! Hónek, "Euskal Herriko" selekzinuan aldeko sutsuenak. Joseba
Etxeberriak, esate baterako, zer daka galtzeko?, azken denboraldia ei da eta
duan edo jokatzen ei dau.
d) Espainolok ez dabe onartzen euskal eta katalan selekziñuan, baina Atletixa
eta Barça Erregeren kopan finala jokatzen ziharo onargarrixa da eurentzako.
Espainolentzako demaseko garaipena da: euskaldunak eta katalanak pozik eremu
"konstituzionalean" bestelako aldarrikapenik egin barikan, eta dirua gainera
Valentzian edo lagatzen.
e) Txantxatzat jotzen genduan, baina ez, egia da, Atletixa da ekipo espainol
bakarra 11 espainolekin jokatzen dabena.
Ez jata interesatzen._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.