a) Kopa jokatzen da. "Norena". Bost ajola.
Gusturago Euskadiko Kopa balitz. Erregeari gibeletik emotea . Egongo
dira egun horretan agertuko diren igurtzizaleak. Asteburuon Marcan edo Mundon
ekarren zerbait. txun-ta-txutaz, eta jarriko duten bolumenaz. Txistuak
Kataluyna aldetikoak zein hemengoak handiagoak izango dira. 1977, 1983an.
1984an eta 1988an bezala. Euskal Taldeek finala jokatutako urteetan
c) Ados. Zabaldu proposamena Sustatun.
d) Ez nago ados. Koipezaleak edo igurtzizaleak egongo dira gustura
errege-erreginen gonapean. Besteok ez.
Hortik goazeanean aisialdian, xoxa batzuk ixtea ez dago txarto.
e) Hori esaten dau, Madrileko prensak, co-ci-di-to-tarrak, beraz ez da
egia.
Esangotsut, orain dala 12 urte, Athleticak R.Madrili 1-0 irabazita, Carlos
Garciaren golaz 1998 maiatzako azken domekan. Biharamonean Madrilgo prentsak
Isabel Mala_Osti, SS, eta beste batzuk, orduan SER Irratian, esan zuten e
puntuan aitatzen dozuna, baina gezur hutsa zan. Hamaika hemengotar edo
hamaika "aldeano" -once aldeanos" .
Hemen gaituzu http://www.fifa.com/classicfootball/news/newsid=960508.html
Datena zuirtatzen dotsut horiek direna, eta igande horretan Leioan
Ikastolen Ibilaldia ospatu zala.
Azkenekoa ulergarria.
Bertoko
----- Original Message -----
From: Imanol Trebiño
To: Eibartarrak Posta Zerrenda
Sent: Friday, March 06, 2009 11:29 PM
Subject: [eibar] Foballa pikutara
a) Euskal foballariak euskal selekzioaren azken partidua hondaratu zeben
izenan kontura, baina euretariko inork ez detsa ezetz esaten Espainiako
selekzinuakin juateari. Hor ez dago problemarik.
b) Eta ez dakate problemarik "Espainiako Erregearen kopa" jokatzeko, hor be
izenakin problemarik ez. Ezta bukaerian erregeari men egiteko.
c) Atletixak eta Barçak final hori jokatuko dabe, hor euskal selekzinuak
aldarrikatuko dabe? esate baterako pankarta batzuk atarata partiduan hasierian?
baitta zera be! Hónek, "Euskal Herriko" selekzinuan aldeko sutsuenak. Joseba
Etxeberriak, esate baterako, zer daka galtzeko?, azken denboraldia ei da eta
duan edo jokatzen ei dau.
d) Espainolok ez dabe onartzen euskal eta katalan selekziñuan, baina Atletixa
eta Barça Erregeren kopan finala jokatzen ziharo onargarrixa da eurentzako.
Espainolentzako demaseko garaipena da: euskaldunak eta katalanak pozik eremu
"konstituzionalean" bestelako aldarrikapenik egin barikan, eta dirua gainera
Valentzian edo lagatzen.
e) Txantxatzat jotzen genduan, baina ez, egia da, Atletixa da ekipo espainol
bakarra 11 espainolekin jokatzen dabena.
Ez jata interesatzen.
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko._______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.