Azken punttu bat gehituko nuke
Foballariak izan dira españolismora aldaketa (ez konstituzionalismoa,
ze hitz hau frentismo españarren metafora bat besterik ez da) ikusi
duten aurrenak edo bisionarioak orain PPLopez lehendakariaren
ideologiarekin bat eginez: espainia 2 euskal herria 0
a) Euskal foballariak euskal selekzioaren azken partidua hondaratu zeben
izenan kontura, baina euretariko inork ez detsa ezetz esaten Espainiako
selekzinuakin juateari. Hor ez dago problemarik.
b) Eta ez dakate problemarik "Espainiako Erregearen kopa" jokatzeko, hor
be izenakin problemarik ez. Ezta bukaerian erregeari men egiteko.
c) Atletixak eta Barçak final hori jokatuko dabe, hor euskal selekzinuak
aldarrikatuko dabe? esate baterako pankarta batzuk atarata partiduan
hasierian? baitta zera be! Hónek, "Euskal Herriko" selekzinuan aldeko
sutsuenak. Joseba Etxeberriak, esate baterako, zer daka galtzeko?, azken
denboraldia ei da eta duan edo jokatzen ei dau.
d) Espainolok ez dabe onartzen euskal eta katalan selekziñuan, baina
Atletixa eta Barça Erregeren kopan finala jokatzen ziharo onargarrixa da
eurentzako. Espainolentzako demaseko garaipena da: euskaldunak eta
katalanak pozik eremu "konstituzionalean" bestelako aldarrikapenik egin
barikan, eta dirua gainera Valentzian edo lagatzen.
e) Txantxatzat jotzen genduan, baina ez, egia da, Atletixa da ekipo
espainol bakarra 11 espainolekin jokatzen dabena.
Ez jata interesatzen.
__________ Información de NOD32, revisión 3918 (20090309) __________
Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
http://www.nod32.com
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.