Gaur jaso dot "... eta kitto" aldizkarixa, bertan "erabilera anitzeko
zezen plaza estalia" egitteko proiektua dagoela diño.
Gasteiztik ikusitta proiektu horrek adar jotzia dirudi. Gasteizen PPk
alkatetza zekala (Donostian be zezen plaza berria PPren proiektua izan zan)
hori saldu eta egin egin eben: zezen plaza berrixa baina beste gauza askotarako
erabili zeikeana.
Garbi esan bihar da: hori jendia engainatzeko amarrua izan zan. Gasteizen,
egin danetikan, 2-3-4 urte, behin baino ez da erabili beste gauza baterako, eta
hori inauguratu ebenian, inoiz ez gehixago, eta espero be ez da espero.
Eta Gasteizko esperientzia hori ondo ezagutzen dabe bai aiuntamentuan bai
Eibarko zezenzalien elkartian. Baina tira, badirudi bixak bat dirala Eneko
Andueza horren bittartez, eta diru publikoaz bere(n) miloi asko eta askotako
kapritxuak pagatu gura dabezela. Lotsagarrixa da.
.
Berri_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.