Leirek:
> Nik ez dot txarto ikuste alperreko espazio horrekin ganorazko zeozer
egittia. Eibarren ez dakaguz espazio tapauak sobran!
Hortxe dagon amarrua. Zezen plaza horrekin ez don izango "zeozer egitteko
espazio tapau bat", ez, zezen plaza bat izango don, bakarrik zezenketetan
erabiltzeko. Gasteizko esperientzixak garbi demostratzen jon hori. Zer
erabilera izan leiken zezen plaza estali batek Astelehena pilotalekuak edo
polideportiboak emoterik ez dabena? Praktikan ezebez.
Baakin zein dan nik ezautzen doten "erabilera askotarako zezen plaza"
arrakastatsu bakarra? Debakua. Sei-zazpi egunez zezen plaza (Eibarren baino
gehixago), eta 360 egunetan plaza publiko ederra. Hortxe kopiatu beharreko
eredua. Eibarren bazeuanan antzeko ideia bat, "usua" edo zelan esate jetsenan?
anfiteatro bat egin, erraz ixteko lakua, eta normalian plaza zabala. Eta
baztertu egin jone zezen plaza itxi bat proposatzeko!!!! Eta nork proposatu eta
zezenzalien presidentia=hirigintzako konzejalak! hori bai dala epaile eta parte
izatia!
Kontu honetan be badagon hirigintza ideologia bat. Frontoi zaharra kendu
egin jonen, "erabiltzen ez zalako" (ezin erabili beti kotxiok hartuta zekelako
aparkatzeko); eta "zezen plaza zaharra", erabiltzen ez dana, ez da bota behar,
ez, berria, eta modernuagua eta garestiagua egin behar. FRONTOIA EZ, ZEZEN
PLAZIA BAI. Aukeraketa hori ez dagon oinarrituta ez erabilera, ez
errentagarritasun argudioetan. Arrazoia buruan daken hiri ereduan dagon.
.
----- Original Message -----
From: leire narbaiza arizmendi
To: Eibartarrak zerrenda
Sent: Tuesday, May 12, 2009 2:16 PM
Subject: Re: [eibar] Erabilera anitzeko zezen plaza estalia
Nik ez dot txarto ikuste alperreko espazio horrekin ganorazko zeozer egittia.
Eibarren ez dakaguz espazio tapauak sobran!
Beste gauza bat da, zezenzalieri emoten jakozen diru-laguntzak korrida kutre
batengaittik. Neri lotsagarrixa begittantzen jata!!!
leire
2009/5/12 Josu Mendicute <[email protected]>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.