Nik hor zerbait itxuraz egitekotan, plaza eta aldameneko kuartela
hartuta egingo nuke. Horrelan bai espazio ederra ezer egiteko.
Illunberi ateratzen detze etekin ederra Bruesa rekin , eta poztu egiten
nau.
Galdera batzu dut zezen plaza horren inguruan: agur esateko ekitaldian,
zenbat kostatu du "karteldegi" horrek?. Musika Bandak hiru ekitaldi egun
berean, kontzertua, pasakailea eta zezenketa. Hau da zenbat errekurtso
jan dituzte?, beste ekintza batzuetarako antzerako "indarra erabili ohi
du udaletxeak"?, udaletxeko norbait ahal dago zezen munduarekin
harremanaturik?. Ia zerrendakideok erantzun iezadazue arren,
brigstorming horietako bat egingo dugu.
Ramon
Leirek:
> Nik ez dot txarto ikuste alperreko espazio horrekin ganorazko
zeozer egittia. Eibarren ez dakaguz espazio tapauak sobran!
Hortxe dagon amarrua. Zezen plaza horrekin ez don izango "zeozer
egitteko espazio tapau bat", ez, zezen plaza bat izango don, bakarrik
zezenketetan erabiltzeko. Gasteizko esperientzixak garbi demostratzen
jon hori. Zer erabilera izan leiken zezen plaza estali batek Astelehena
pilotalekuak edo polideportiboak emoterik ez dabena? Praktikan ezebez.
Baakin zein dan nik ezautzen doten "erabilera askotarako zezen
plaza" arrakastatsu bakarra? Debakua. Sei-zazpi egunez zezen plaza
(Eibarren baino gehixago), eta 360 egunetan plaza publiko ederra. Hortxe
kopiatu beharreko eredua. Eibarren bazeuanan antzeko ideia bat, "usua"
edo zelan esate jetsenan? anfiteatro bat egin, erraz ixteko lakua, eta
normalian plaza zabala. Eta baztertu egin jone zezen plaza itxi bat
proposatzeko!!!! Eta nork proposatu eta zezenzalien
presidentia=hirigintzako konzejalak! hori bai dala epaile eta parte
izatia!
Kontu honetan be badagon hirigintza ideologia bat. Frontoi zaharra
kendu egin jonen, "erabiltzen ez zalako" (ezin erabili beti kotxiok
hartuta zekelako aparkatzeko); eta "zezen plaza zaharra", erabiltzen ez
dana, ez da bota behar, ez, berria, eta modernuagua eta garestiagua egin
behar. FRONTOIA EZ, ZEZEN PLAZIA BAI. Aukeraketa hori ez dagon
oinarrituta ez erabilera, ez errentagarritasun argudioetan. Arrazoia
buruan daken hiri ereduan dagon.
.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.