Plenoak onartu du Paziano Arosa kaleari bere izen zaharra itzultzea:
San Cristobal.

Astakeria bat iruditzen zait, alde guztietatik:

- Egin den moduagatik. Herritarrek gaia planteatu, botazio
asanblearioa eta aurrera! Herritarren parte-hartzearen alde nago,
inplikatuta gainera, baina hau ez da modua.

- Irizpide faltagatik. Zergatik da San Cristobal, Paziano Arosa baino
garrantzitsuagoa? Zein irizpide?

- Arrazoi praktikoengatik. Zein kristo aklaratuko da orain? Are
gehiago entzun dudanean Paziano Arosa izena beste kale edo plaza bati
eman behar diotela. ?? imajinatzen duzue hemendi bi urtera postaria?
"Zein Paziano Arosa kalea? zaharra ala berria?"

Arrazoi praktikoei joaz:

Izenak aldatzearen kontu hau oso gai delikatua da.  1900 urtean agian
ez zegoen kale izendegi askorik. Udalarena akaso. Aldaketa egitea
gauza azkarra zen: di-da.

Gaur egungo gizarteak aldiz informazioaren zabalkunde azkarra dakar,
eta hori bi aldeak ditu. Batetik aldaketak erraz zabaltzen dira, eta
bestetik milaka kopia "oker" ditugu hor zehar zabalduta. Besteak beste
Udalak, Aldundiak, Jaurlaritzak, Mankomunitateak, Espainiako
Gobernuak, Ministeritzak, ogasunak, bankuek, aurrezki kutxek,
Coca-cola banatzaileek, Fagorren zerbitzu teknikoek, GPSek eta milaka
datubase daude munduan, eta ia denetan jartzen du Paziano Arosa.

Bestalde, noiz aldatuko dut nire datubasea/enpresa
txartela/furgonetako errotulazioa? Bada, batetik komeni zaidanean eta
bestetik, ahalik eta beranduen, ikusten dudanean kalearen izen berria
zabaldu dela jendearen ezagutzan. Horrek oraindik gehiago atzeratuko
du izen berrien erabilpena.

Gaur egun oraindik jendeak Dos de Mayo eta Generalisimo esaten ditu,
eta ez daki Julian Etxeberria eta Toribio Etxeberria desberdintzen
ere, izenak aldatu eta 30 urte ondoren. Eroski barruan, Plaza Barriako
dendari "Martires" esaten diote barren!

Eta horri gehitu kale berri bati izen bera jartzearen ideia "zoragarria".

Bai, tontakeria bat da. Eguneroko katastrofe txikiak. Egunero bi edo
hiru banatzaile kale, etxe zenbaki eta pertsona baten bila. GPSei
jarraituz kamioizaleak sartuko dira okerreko kalean hurrengo 10
urteetan. Nori axola zaio hori?

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to