Neu be bat nator Eta San Cristobal? Atzera be tradiziƱo kristauakin bueltaka!!!! leire
Josu Mendicute<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009 maiatza 27 12:52): > Goitik behera ados... > > Dosdemayoren asuntuaz... abizen bereko kale pila egotea herri berean, ez da > praktikoa. Julian, Toribio, Polonia, Blas... Etxeberria dira guztiak. > Jendeak nahastatu egiten ditu. Aitak erdi-txantxetan esaten zuen, > horretarako, "Etxeberriatarren kalea" jartzea kale bati, eta kitto. > > Akordatzen naiz txikitan, Dosdemayo (Toribio Etxeberria) kalera enkargu bat > bidaltzeko... ez amak ez dendariak ez zekiten Toribio edo Julian ote zen. Ez > dakit zer jarri zuten, parentesi artean Dos de Mayo jarriko zuten, agian... > > josu. > > > > Gari Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009 maiatza 27 > 10:52): > >> Plenoak onartu du Paziano Arosa kaleari bere izen zaharra itzultzea: >> >> San Cristobal. >> >> Astakeria bat iruditzen zait, alde guztietatik: >> >> - Egin den moduagatik. Herritarrek gaia planteatu, botazio >> asanblearioa eta aurrera! Herritarren parte-hartzearen alde nago, >> inplikatuta gainera, baina hau ez da modua. >> >> - Irizpide faltagatik. Zergatik da San Cristobal, Paziano Arosa baino >> garrantzitsuagoa? Zein irizpide? >> >> - Arrazoi praktikoengatik. Zein kristo aklaratuko da orain? Are >> gehiago entzun dudanean Paziano Arosa izena beste kale edo plaza bati >> eman behar diotela. ?? imajinatzen duzue hemendi bi urtera postaria? >> "Zein Paziano Arosa kalea? zaharra ala berria?" >> >> Arrazoi praktikoei joaz: >> >> Izenak aldatzearen kontu hau oso gai delikatua da. 1900 urtean agian >> ez zegoen kale izendegi askorik. Udalarena akaso. Aldaketa egitea >> gauza azkarra zen: di-da. >> >> Gaur egungo gizarteak aldiz informazioaren zabalkunde azkarra dakar, >> eta hori bi aldeak ditu. Batetik aldaketak erraz zabaltzen dira, eta >> bestetik milaka kopia "oker" ditugu hor zehar zabalduta. Besteak beste >> Udalak, Aldundiak, Jaurlaritzak, Mankomunitateak, Espainiako >> Gobernuak, Ministeritzak, ogasunak, bankuek, aurrezki kutxek, >> Coca-cola banatzaileek, Fagorren zerbitzu teknikoek, GPSek eta milaka >> datubase daude munduan, eta ia denetan jartzen du Paziano Arosa. >> >> Bestalde, noiz aldatuko dut nire datubasea/enpresa >> txartela/furgonetako errotulazioa? Bada, batetik komeni zaidanean eta >> bestetik, ahalik eta beranduen, ikusten dudanean kalearen izen berria >> zabaldu dela jendearen ezagutzan. Horrek oraindik gehiago atzeratuko >> du izen berrien erabilpena. >> >> Gaur egun oraindik jendeak Dos de Mayo eta Generalisimo esaten ditu, >> eta ez daki Julian Etxeberria eta Toribio Etxeberria desberdintzen >> ere, izenak aldatu eta 30 urte ondoren. Eroski barruan, Plaza Barriako >> dendari "Martires" esaten diote barren! >> >> Eta horri gehitu kale berri bati izen bera jartzearen ideia "zoragarria". >> >> Bai, tontakeria bat da. Eguneroko katastrofe txikiak. Egunero bi edo >> hiru banatzaile kale, etxe zenbaki eta pertsona baten bila. GPSei >> jarraituz kamioizaleak sartuko dira okerreko kalean hurrengo 10 >> urteetan. Nori axola zaio hori? >> >> Gari >> _______________________________________________ >> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] >> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) >> >> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >> > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
