Enekok:
Nahiko txapuza izan dala dirudi. Arrazoia du Garik.
Txapuza bat baino gehiago egin dute gai honetan. Nik Toyosi entzun nion
irratian bozketa bat egingo zutela kaleko bizilagunen artean izena bat ala
bestea izan erabakitzeko.
Bozketan kuriosoena iruditu zitzaidana: etxe bakoitzeko, botu bat.
Ikasi genuen sufragio unibertsala XX. mendeko konkista zela, sufragio
murriztaileen aldean. Ba etorri zen Eibarko Udala XXI.ean, eta printzipioa
hankaz gora ipinita, etxe bakoitzeko botu bat baino ez zuen laga.
Ez zuten argitu etxe berean batzuk S.C eta beste batzuk P.A nahi bazuten zer
gertatuko ote zen. Zeinek erabaki botua, famili buruak?
Elena
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.