Hau heldu jata eskuartera... Ertzaintzaren ohar bat da eta jasotako
letxe doia zerrendara, informaziƱo itturrixa aittatuta.
----------------------------------
Eibar, lau pertsona atxilotu dituzte taberna batean droga trafiko
delitu batengatik
Ertzaintzako agenteek joan den larunbata (hilak 6) arratsaldean 21
eta 54 urte bitarteko lau gizonezko atzeman zituzten droga trafiko
delitu bat leporatuta. Toki publikoetan drogen trafikoa eta kontsumoa
kontrolatzea helburu duen kanpaina baten barruan sartzen da operatibo
hau. Gainera, atxiloketa hauek egin ziren taberna bera ere ikertzen
hasi da Ertzaintza terrorismoaren ustezko gorespen delitu bat dela
eta. Izan ere, hainbat kartel eta objektu aurkitu zituzten bertan ETA
talde terrorista goresten zutenak.
Eibarko Ertzain-etxeko agenteek joan den larunbata (hilak 6)
arratsaldeko zazpiak aldera, udalerriko taberna bat miatu zuten,
bertan droga saldu eta kontsumitzen zenaren susmoa baitzuten.
Ertzainek tabernako hainbat bezero identifikatu eta lau gizonezko
atzeman zituzten kopuru ezberdinetan hainbat substantzia sorgorgarri
aurkitu zizkieten eta. Guztira ustez speedez betetako 21 zorrotxo eta
salmentarako prest zeuden haxix zorrotxoak zeramatzaten atxilotuek
gainean. Beste sei pertsona ere identifikatu zituzten eta beren
aurkako espedienteak zabaldu zituzten agenteek.
Lau atxilotuen artean lokaleko tabernarietako bat zegoen; guztiak
eraman zituzten Ertzain-etxera eta datozen egunetan aurkeztu beharko
dira agintaritza judizialaren aurrean.
Terrorismoa goresteagatik egindako atestatua
Era berean, Ertzaintzak atxilotuetako baten (atxiloketak egin ziren
tabernako jabea) aurkako izapideak zabaldu zituen terrorismoaren
gorespen delitu bat leporatuta. Agenteek lokalean ETAko kideen
hainbat argazki antzeman zituzten eta baita terrorista taldearen
anagrama zeraman joko bat ere.
Martxan jarritako izapide hauek dagokion Epaitegira bidaliko dira
bertako agintaritza judizialak froga hauek delitu baten seinale
diren zehaztu dezan.
--------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.