At 12:48 2009/06/08, you wrote: >Agenteek lokalean ETAko kideen >hainbat argazki antzeman zituzten eta baita terrorista taldearen >anagrama zeraman joko bat ere.
Zer ote joko da hori? Presoen aldeko mugimenduak joko bat kaleratu zuen... ibilbide-trivial estilo horretako bat. "Aministiaren bila" izena du, baina ez dut uste han aizkora-sugerik egongo denik... Susmoa dut anagrama terroristaren definizioa asko ari dela beheratzen... Nafarroan ere guardiazibilek Arrano Beltz bat erretiratu zuten duela gutxi lokal batetik, eta Entzutegi Nazionalean abisu eman horixe topatu zutela. Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
