Galdera:
Zerk egiten zuen taberna susmagarri, droga salmentak ala presoen argazkiak
agertzeak?
Konstatazioak:
Drogengatiko atxilotuak Eibarko epaitegira eraman(go) dituzte. Kartelak
erakustegatikoa, Madrideko audientzia nazionalera.
Nik ikusi dudanez, ez dago kondena bat ere ez presoen kartelak
erakusteagaitik, terrorismoaren gorazarre moduan. Delitua 2000 urtean sortu
zen, eta nik ez dut topatu inolako epai judizialeik kartelak erakuste
hutsarengaitik kondetzatzen dutenik.
Igual orain aldatuko da jurisprudentzia, zeren Ertzaintza jo-ta-sua dabil
kartelak kentzen.
Bergaran, jaietako zapatuan, erdiko kale peatonalean jendea eguzkitan kafea
lasai hartzen zegoen bitartean, zortzi ertzainek, arpegia estalita, kalea
hartu zuten, eta izkina baten zegoen kartelari argazkia atera lehenengo, eta
gero gureizez moztu eta eraman egin zuten.
Elena
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.