Ni, Hasierrek esandakoaren ildotik, "Hobbitta"-rekin hasiko nintzateke
(Igelak argitaratu zuen joan den urtean), adin txikiagoentzako den
heinean, eta ondoren "Eraztunen jauna"ren Txalapartako hiru liburukiei
ekingo nioke; unibertso berdina da, azken batean. Hori guztia, klaro,
pelikula ikusi ez badute. Euskaraz badago hortik "Eragon" ere, baina
ez dakit nolakoa izango den...
Iban Zaldua.
Asier Sarasua <[email protected]>(e)k idatzi du:
4 urtez ia gauero eskuz esku irakurri ditut semearekin Harry Potter
sortako azken 4 tomoak. Bart amaitu genuen.
Orain zer? Stieg Larsson?
lagundu, oi zerrenda orojakilea!
lagundu? holan?
pista barik?
tira, bat-batian: El señor de los anillos.
baina beste mila aukera egon leikez,
zientzia fikzioa?
historia?
abenturak?
Asimov, Durrell, Auel,...
Eta adina?
Nik horrek guztiok 16-18 urtekin irakorri nittuan.
Eta Peruk zenbat urte? 10-11?
Nik 10-12 urtekin gehixen irakortzen nebana (bilduma osua dakat
etxian) "Los tres investigadores". Misterixo kasuak.
Edo bestela Enid Blyton guztiak (euskeraz be badare):
http://es.wikipedia.org/wiki/Enid_Blyton
baina esango neuke gaur egungo 10 urteko umiak ez dirala hain ume.
ez dakit.
asier
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.