2009/7/5 leire narbaiza arizmendi <[email protected]>: > Luistxo, neri zure eskaeriak kuriosidadez bete nau. Alde batetik, zenbat > urte dakaz Peruk?
11. > Eta bestetik, zelan egitten dozue alkarrekin irakortzeko, altuan? liburu > bikin? altuan, neuk, alabiak be entzuten dau (5 urte oin), askotan lokartu izan den arren. Potterren amaiera-amaieran, Liliri irribarre berezia eragin dion detailetxo bat ageri da... baina ezin dizuet kontatu ja ja Azken liburu hori, IƱaki Mendiguren sorta osoaren itzultzaileak espreski dedikatua oparitu zigun. > Semiak ez daka bakarrik irakortzeko edaderik? Bai, baina hasi ginenean ez zeukan soltura handirik, eta gaueko ipuin irakurketa edo kontaketa, hasi ginen Lilirentzat bere adineko zeozer, eta Perurentzat Potterren pasarte bat. Azken liburuan batez ere, berak ere irakurri izan ditu bere tarteak bere kasa, ikastolan irakurketa ordua zeukatenean adibidez. Nik beste tarte batzuetan "harrapatzeko" irakurri behar izaten nuen, interes handiarekin hori bai. Aste honetan uda-kirol kontu batera apuntatu da. Autobusez joan beharra zeukan (45 min. joan, 45 min. etorri) eta ordutegiengatik 30 minutu zain egon behar bakarrik kiroldegian bere klasea hasi arte. Akordioa egin genuen egun batean Nintendoa eroango zuela, hurrengoan irakurketa, tarte hori betetzeko. Barixakuan nintendo tokatzen zen, baina Potter amaitzeko irrikaz, lo nunca visto, liburua eroatea erabaki zuen. Halandabe, beste irakurketa batzuekin ez da asko engantxatu... Komikiak bai, eta Rokandio txikixan moduan, Geronimo Stillton, deboratu izan ditu horrek. Baina ez daude euskaraz. Norbaitek editorial bat badauka, eros ditzala eskubideak eta itzuli, nik uste salduko direla. Neuretako be une polita da gaueko irakurketa, altuan eta elkarrekin sorta luze bat irakurtzeak badu grazia, eta momentu sentimental bat da. Eta Lilirentzat ere polita da. Hortaz... ez dakit. Euskarazkoa izan beharko luke... Hobittaren ideia gustatu zait. Baina gero Eraztunen Jaunarekin segitzeko... zelan pelikulak ikusiak ditugun. Igual horretara ez gara pasatuko. Potterren sortako 4 liburu horietan (4.etik 7.era)... 4ean pelikula amaitu aurretik ikusi genuen, baina ez zen plazer bera. Besteetan aldrebes (bueno, 5.a, liburu amaitu ostean ikusi genuen). 6. eta 7. liburuaren filmik ez da estreinatu. Baina Hobitta-... pelikula ere egiten dabil zuzendari newzelander hori, ezta? Bostak, Los cinco... horiek ere euskaraz ideia ona izan daiteke. Eskerrik asko. Luistxo _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
