Bueno, espekulazioaren begipuntuan dauden lursailen okupazioari buruz eta 
horrek parke bilkataziari buruz badauz bai nahiko esperientzia munduan zihar. 
Ez dot uste Eibarren hainbat jendek ondo ikusiko zebanik, herri honetan 
propietate pribatua oraindik be danan gañetik dauala iruditzen jata. Neuk zorte 
handixa euki neban beran garaixan, izan da be Bartzelonan horrelako 
esperientzia oso interesgarri bat gertuti bizitzeko aukeria izan neban, ta 
benetan oso oso politta izan zan era guztixetako herritarrak (adin 
ezberdinetakuak, herrialde ezberdinetakuak, okupak, inmigrantiak, betiko 
auzolaunak...) danak batera antolatzen eta Udalan plan maltzurren aurka eitten, 
ez egun batzuk, baizik eta hainbat eta hainbat urteko erresistentzian 
bittartez. Badakizue, kontatzen ez doskuen historia hori... Norbaittek interesa 
badaka, aukeria dau deskargatzeko Archive.org proiektuan orrittik dokumental 
bat horren inguruan:

http://www.archive.org/details/Forat

Hori bai, lurren okupaziñua baketsua izan zan, baña desokupaziñua ez, ez 
horixe. Oraindikan uste dot min dakatela ukalonduan. 

Ba hori, Eibar espekulaziñuan paraisua dan heinian, "hemos nacido para ver 
once". Bide batez, milesker Ramon informatziagattik.

jokin

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to