Bai ba, proposamenak mila izan daitezke. Ramonek eitten dabena aukera bat, 
noski. Nik beste gauza batzuk be proposatuko nittuan, eta beste hango harek be 
bestelako proposamenak izango dittu, baina kontuak kontu, eta errespeto guztiz, 
ez dot uste gakoa hortan dauanik. Uste dot Enekok esaten zebanan arabera 
partehartzearen gaixa konplikaua dala, oso konplikaua. Lehenago bidalitako 
imellian esan bezala Bartzelonan bizi izan nintzanian hainbat horrelako prozesu 
ikusi nittuan, garrantzitsuena igual Santa Caterina-Forat de la Vergonya izan 
zan, baina beste asko egon ziran beste hainbeste auzotan eta batzuk gertutik 
jarraittu nittuan.

Partehartzea oso hitz potolua da, ta gañera politikarixei asko gustatzen jake. 
Horren arira, hainbat eta hainbat esperientzia dagoz, nola bultzatu 
partehartzia horrelako prozesuetan eta aldi berian deus erabakitzeko eskumenik 
ez izatia. Gazteleraz esaten dan moduan bi aldietatik moztu ahal daben labana 
da partehartzian izenian eitten dan politikia. "Procesos participativos" moduan 
ezagutzen diran horrek. Gero begira ondorixuak, urrunago jun barik Txontan. 

Kontua da nik ez dotela larregi demokrazia representatibuan eta alderdien 
sisteman sinistu inoiz. Baña uste dot hala ere Udaletxiak izan badirazela 
poteregune legitimuak (hortik gora kontrolaezina iruditzen jata, maila baten). 
Baña gaur egun, ikusitta Eibarko Udalak hartzen dittuen erabakixak eta 
politikia, ba ez dot uste hortikan asko ataratzerik dauanik. Ta ondo legoke, 
baina oraindik indar politiko danak parte hartzerik ez daken udaletxe baten, ba 
ez dot espero nik herritarron partehartzia oso posible danik. Posible bada, 
baña herritarren hitza eurek planeautakuan kontrakua danian, orduan esaten 
dabe: Partehartze? Ze partehartze? Nik ez dot ezebe entzuten, ta zuk Miguel? Ez 
ba, nik bez. 

Horregattik uste dot Enekok bidalittako linka ondo begiratzekua dala. Eta 
horretaz gain agian hitz klabia hamen ez dala Partehartzia, baizik eta 
Erabakaitzeko Eskumena edo Eskubidia hobe esanda. Horrela baleike parte hartu, 
jendiak esaten dabena kontutan hartuko danaren bermia izanda.

Jokin

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to