Haibat jende Eibarren ondo ikusi ez lukeela.
 
Bai, bakarren bat egongo da. Nik ala ere eztabaida beste bat izango
litzetekela uste dot: Parkea a la Parkina, antzeko hitzak baina oso
desberdinak. Edo biak nola uztartu.
 
Nola nahi ere, lehen idatzi dodan modura bere kabuz desokupatu behar
omen da modu espekulatzailean okupatutakoa.
 
Beraz eta alketaren hitzeri helduz hasi garunak estutzen eta ideiak
botatzen,
nerea:
 1.- Ormaren kontra Plazarentzat eraikina, hasierako proiektoaren
zabaleraren antzekoa.
 2.- Aurrean parke eder bat. Leku eguzkitsua pasiatu eta egonian egoteko
Eraikina "multifuntzionala,Bi plantakoa eta terraza 
Behean harategixak, arraindeixak, eta fruterixak. 
Goian baserritarrak. 
Bi plantetako errebal eta coliseo aldeak libre, kanpotik ongi ikus
daixan. Bigarren planta hori libre izan da aterpe modura erabiltzeko
posibilidadea lukeenae, eta plaza zabala izanik kontzertuak egiteko ere
bai balio lukeena (Banda, orqueta, piano, etabar) edo teatroa, jendeak
parketik disfrutatu daixen. 
Azpikoa libre izanda dendak bistan jendea gehiago "tentatzeko", eta
erraza izan daixala sar eta urtetzea.
Terrazan umeen jokoak eta abar. Leku eguzkitsua gure seme-alabek jolas
egin dezaten
Parkean zuhaitzen bat ere bai, itzala ere egon dadin. Oteizaren
eskultura, iturria (lehen plaza ostean zegoena eta agustinen garaitik
datorrena. Komunak (beti esagutu ditugunak).
Ez litzateke hain garestia irtengo.
 3.-Norbaitek onuzkero esana izango du eta garajeak¡¡¡. Ba el cascoko
edifizioan merkatu plazara emoten duan ate handi horretaik sarrera egin
da. Egin leike beste sarreren bat jardiñeta kalera dijoan aldapako
kurbatik. Lokal komertzialak egiteko lekua ere egongo da el cascoko
edifizio horretan. Abantaila eginda dagoela, desabantaila behar bada ez
dela berria moduko erosoa izango. Baino Eibarko enpresa enblematiko
baten eraikuntza berrerabiliko geniko. Neri izugarri gustatzen zait
pagaegi kalean duen ate eder hura (beti itxia dirudiena).
 
Dirua nondik?. Ba nire ustez ez da hain obra garestia. Nork sartu ziguan
zulo honetan?, ba berak ekarri daixela dirua eusko jaurlaritzatik, eta
kitto¡. Horrela inguruko patrimonioak (geratzen denak)asko irabaziko
luke, Cascoko etxeak, Coliseoak etabar, hau da hiria indarrean ipiniko
genuke, gune erakargarria: azoka, parkea, teatroa, hau da europan
modura, hiria balorean ipini.
Eta urtean behin Plataformako lan humila eta zintzoa gogoratuz
Ustekabeko txarangak ekitaldi bat bigarren planta horretatik, honen
antolaketa Josuren esku eta udalaren babesarekin. Data erabaki
beharrekoa.
 
Ramon
 
 
Bueno, espekulazioaren begipuntuan dauden lursailen okupazioari buruz
eta horrek parke bilkataziari buruz badauz bai nahiko esperientzia
munduan zihar. Ez dot uste Eibarren hainbat jendek ondo ikusiko zebanik,
herri honetan propietate pribatua oraindik be danan gañetik dauala
iruditzen jata. Neuk zorte handixa euki neban beran garaixan, izan da be
Bartzelonan horrelako esperientzia oso interesgarri bat gertuti
bizitzeko aukeria izan neban, ta benetan oso oso politta izan zan era
guztixetako herritarrak (adin ezberdinetakuak, herrialde
ezberdinetakuak, okupak, inmigrantiak, betiko auzolaunak...) danak
batera antolatzen eta Udalan plan maltzurren aurka eitten, ez egun
batzuk, baizik eta hainbat eta hainbat urteko erresistentzian bittartez.
Badakizue, kontatzen ez doskuen historia hori... Norbaittek interesa
badaka, aukeria dau deskargatzeko Archive.org proiektuan orrittik
dokumental bat horren inguruan:
 
http://www.archive.org/details/Forat
 
Hori bai, lurren okupaziñua baketsua izan zan, baña desokupaziñua ez, ez
horixe. Oraindikan uste dot min dakatela ukalonduan. 
 
Ba hori, Eibar espekulaziñuan paraisua dan heinian, "hemos nacido para
ver once". Bide batez, milesker Ramon informatziagattik.
 
jokin
 
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
[email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
 
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
 
__________ Información de NOD32, revisión 4412 (20090909) __________
 
Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
http://www.nod32.com
 
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to