Ez nator bat hemen idatzi diren ikuspuntu batzuekin. Josu, dimisinoak PSE bakarrik ez Gobernuan egon diren guztiena, Gobernuan sartzen denean kontsekuentzia guztiekin da, onak eta txarrak, eta alako txapuza baten aurrean guztiak dute ardurak (batzuek besteak baino gehiago bainan gobernuko denak). Nik triunbiratoaren argazki handiak gogoan dituk periodikoan. Madrilgo listo eta herriko tontoen pasadizoarekin ere ez nator bat. Zergatik: 1. Auteskundeak bainan 5 egun lehenago lur zorua saldu?, akordiorenbat zegoelako agian?, Amatiñok dioen modura interesak? 2. Zergaitik konkurtsoan PG betetzen dela esaten da eta gero Alkateak urte ta erdian hori bete dadin ibili direla?. Non ez da egi osoa esaten?, zergaitik? 3. Plataformakoek lanean hasi ginean berandu genbiltzan eta Plaza Zaharra lehen bait lehen bota zuten, zergaitik hainbeste prisa? Zertarako?. Plazakoek gabonetako kanpina galdu zuten. 4. Zergait ez bota baino lehenengo errepartzelazio proiektoa aurkeztu arazi?. Promotorakoek proiekto irabaslearen 36 orrialdeko txosten argazki plano eta irudiekin udaletxean aurkeztu zuten (oso ondo presentatua), beraz nahiko aurreratutako proiektoa zen eta ez zen hain zaila izango. Eta hau bigarren eta irugarren punttoekin lotuz gero ze itxura hartzen du?. Madrilekoak estatuan ladriloarekin egin denaren diru zuritzaileak izango dira seguraski (Interpolek estatuan 17.000 mafioso era guztitakoak daudela diño, eta hemen nahi duten moduan operatzen dutela). Baino Eibarren Errebalen antzekoak ez dira Errebalen bakarrik gertatu, 2006 lur soruak abisatzen zuen genbiltzan eredua ez zela ona interes ekonomikoa bakarrik begiratzen zuelako. Bainan bitartean 10% monitarizazioa etabar dirua bueltaka (gehiago???), orain Txontan PG ez zegoen ondo egina, Errebalen kartelak zihoen moduan Siniestro Total, San andreseko etxiak amaitu gabe, egin diren hainbat etxe bizitza saldu gabe, dena porlanez beteta, parke edo berde gunerik gabe. Kale-hirigintza mailan ba al du gure hiriak balio eranskin itzurazkorenbat?, gaur egun mundu guztian aldarrikatzen den horietakoa?. Guzti hau ez dute koittadu batzuk egin ezer jakin gabe, bazter guztietatik esan zaie nora hainbeste ladrilorekin? bainan monitarizazioa monetarizazio, beste adibidea urbanismoko arduradunak duela gutxi esan zuen Balentziagako soluetan iru aukera egon daudela zerbait egiteko (irurak sekrotopean), bainan eraikina botata dago, hau da gauzak jakinaren gainean egiten dira bainan jendearen eskutuan, noraino heltzen den joku hau?. Ba... bakoitzak pentza dezala... Ramon
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
