Ba hain ona eta hain erabilgarria zela hain beste aldiz entzun ondoren, nik ere 
ipini nuen euskalbar famatua. 

Orain arte etekin txikia atera diot, ze nire produkzioa gehinbat erderaz da.

Baina gaur bai, topatu diott premia eta esan dut, ze ondo, euskalbar erabiliko 
dut. 

A ber euskalbar, zelan esaten da "engañoso" euskaraz? Eta euskalbarrek: Ez dago 
horrelako terminorik.

Bururatu zait igual femeninoz jakingo zuela. Zelan esaten da "engañosa"? Hori 
bai, bazekien, maltzurra.

Segi aurrera, eta "ilícito" esan nahi nuen euskaraz. Euskalbar probatzeko gogoa 
etorri zait: Ez dago horrelako terminorik. 

Eta "ilícita"? Bai, hori  bai, ez- zilegia

Ostera "lícito" bai, hori ezagutzen zuen, zilegi. Baina "lícita" ez, bakarrik 
lizitazio. 

Euskalbar femeninoa, zu.

Elna

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to