Elena Laka<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2009eko azaren
24a 19:21):
> Ba hain ona eta hain erabilgarria zela hain beste aldiz entzun ondoren,
> nik ere ipini nuen euskalbar famatua.
> Orain arte etekin txikia atera diot, ze nire produkzioa gehinbat erderaz
> da.
> Baina gaur bai, topatu diott premia eta esan dut, ze ondo, euskalbar
> erabiliko dut.
> A ber euskalbar, zelan esaten da "engañoso" euskaraz? Eta euskalbarrek: Ez
> dago horrelako terminorik.
> Bururatu zait igual femeninoz jakingo zuela. Zelan esaten da "engañosa"?
> Hori bai, bazekien, maltzurra.
> Segi aurrera, eta "ilícito" esan nahi nuen euskaraz. Euskalbar probatzeko
> gogoa etorri zait: Ez dago horrelako terminorik.
> Eta "ilícita"? Bai, hori bai, ez- zilegia
> Ostera "lícito" bai, hori ezagutzen zuen, zilegi. Baina "lícita" ez,
> bakarrik lizitazio.
> Euskalbar femeninoa, zu.
> Elna
>
Elena, Euskalbar-ek Interneten dauden hiztegiak kontsultatu besterik ez du
egiten. Eta hainbat hiztegi kontsulta daitezke. Egin ditut zuk diozun
probak, eta esaten dituzun emaitzak Euskalterm-ekin gertatzen dira. Eta
Euskalterm ez denez hiztegia, baizik eta terminologia datu-basea,
kasualitatea adjektibo horiek izen femeninoei aplikatutako terminoetan
agertzen dira. Aldiz, beste hiztegiekin (Elhuyar, 3000...) emaitza bera da
femenino zein maskulinoan. Probatu Elhuyar botoia sakatuta edo Shift+Enter
sakatuta.
Igor Leturia
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.