Elena, Euskalbar-ek Interneten dauden hiztegiak kontsultatu besterik ez du
egiten. Eta hainbat hiztegi kontsulta daitezke. Egin ditut zuk diozun probak,
eta esaten dituzun emaitzak Euskalterm-ekin gertatzen dira. Eta Euskalterm ez
denez hiztegia, baizik eta terminologia datu-basea, kasualitatea adjektibo
horiek izen femeninoei aplikatutako terminoetan agertzen dira. Aldiz, beste
hiztegiekin (Elhuyar, 3000...) emaitza bera da femenino zein maskulinoan.
Probatu Elhuyar botoia sakatuta edo Shift+Enter sakatuta.
Igor, eskerrik asko erantzuteagaitik.
Badakit Euskalterm ez dela hiztegi bat, datu-base bat baizik.
Hain zuzen horri egin nahi nion txantxa: bi adjetibo negatibo horrek erabili
izan direnean, "engañoso" eta "ilícito", zerbait femeninoari bakarrik
aplikatuta erabili direla, datu-baseak "engañosa" eta "ilícita" bakarrik
erabili dituela, normalean aplikazio gehienak maskulinoan izaten direnean.
Elna
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.