Gaur prentsan dator albistea, EAJ taldeak hitz egin duela konstruktora batzuekin eta zentru komertziala egiteko prest leudekeela.
Berriz ere, etxea teilatutik hasiko gara. Duela bi hilabete, oraindik lur saila errekuperatzeko zailtasunak zeudenean (oraindik ez dakit argi eta garbi berreskuratzea lortu den ala ez), txintxo-txintxo alderdi guztiek ados zeuden hurrengo proiektua pentsatzeko denbora hartuko zutela esanez, herritarren iritzia entzun, ondo ikertu eta abar egin ondoren. Azken finean parte-hartze prozesu bat izango zela, ahalik eta soluzio onena aurkitzeko. Orain, Corte Inglesa zabaldu delako, izugarrizko presa sartu zaie, eta derrepente egin behar dute zentro komertziala. Baina zein zentro komertzial? Ez ginen gelditu proiektua ongi pentsatuko genuela? "denon artean" hitz egin eta adostuko genuela gehien komeni zitzaiguna? Orduan, zertara dator eskabadorekin hitz egiten hastea? Erabaki ote dute proiektua? Zein proiektu? Zergatik? Zertan oinarrituta? Benetan, alderdiek nahi badute herritarrak berriz politikan sinesten hastea, honelako jokaerek ez die batere lagunduko. Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
