Nere ustez honek argi erakuzten dau zeiƱek agintzen daben hamen (Eibarren,
EAEn, Estauan): Konstruktoriak. Eta ikusi dogu ze pasau dan.
leire

2009/12/12, Gari Araolaza <[email protected]>:
>
> Gaur prentsan dator albistea, EAJ taldeak hitz egin duela konstruktora
> batzuekin eta zentru komertziala egiteko prest leudekeela.
>
> Berriz ere, etxea teilatutik hasiko gara.
>
> Duela bi hilabete, oraindik lur saila errekuperatzeko zailtasunak
> zeudenean (oraindik ez dakit argi eta garbi berreskuratzea lortu den
> ala ez), txintxo-txintxo alderdi guztiek ados zeuden hurrengo
> proiektua pentsatzeko denbora hartuko zutela esanez, herritarren iritzia
> entzun, ondo ikertu eta abar egin ondoren. Azken finean parte-hartze
> prozesu bat izango zela, ahalik eta soluzio onena aurkitzeko.
>
> Orain, Corte Inglesa zabaldu delako, izugarrizko presa sartu zaie,
> eta derrepente egin behar dute zentro komertziala. Baina zein zentro
> komertzial? Ez ginen gelditu proiektua ongi pentsatuko genuela? "denon
> artean" hitz egin eta adostuko genuela gehien komeni zitzaiguna?
>
> Orduan, zertara dator eskabadorekin hitz egiten hastea? Erabaki ote dute
> proiektua? Zein proiektu? Zergatik? Zertan oinarrituta?
>
> Benetan, alderdiek nahi badute herritarrak berriz politikan sinesten
> hastea,
> honelako jokaerek ez die batere lagunduko.
>
> Gari
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to