Eibarren gobernuan dauden alderdiei zera pasatzen saie, ez dakite euren kabuz baturik ibiltzen jakin,
Are gutxiago auteskundeak begi bistara urbiltzen hasiak direnean, Elkartuta ongi funtzionatzen dute, ahal dituen hari guztiak maneiatuz, norbaitek iritzi desberdin bat agertzen duenean, hau da Patxi txikiren garaian bezela, denok aredio bat eta denok haren kontra. Hemen ere tamalez berdin naiz eta hitzez borondatetsu izan benetan bestelakoa egin. Hitzak dira hitzak haizeak aidean daramazkina Nola nahi ere beste esaldi batek gehiago harritu nau niri, hau da zentro komertzialaren tamaina, orain hainbeste ezpazio betetzen ez duen bat behar omenda. ¿Ez ahal zen ba aurrekoa mundiala (internacionalmente hablando)?, ¿Zer zioten Plataformakoek?, ¿Zer zioten eurok? Parte hartzeari buruz izan diagu Gari hik eta neuk eztabaida bat, badakik neure iritzia (ez dut nahi eztabaida hori berriro piztu). Lur solua ez dago oraindik berreskuratua, fleko batzu geratzen omen dira, Plazako jendeei hori esan dio alkateak (pasadan astean), akordia Promotorarekin bai bainan Prisa noski edukiko dutela, asuntoa hau da, 2007 azaroan plazako jendea plaza zaharretik atera, urtarrilan plaza zaharra bota, hau egiteko izugarrizko prixa, gerora dena geldi 2007ko urrian bueltan subprime famatuak jausi ziren E.Batuetan. Cargill, Errebaleko Promotoran parte zuena(dueña) eta inbertsio kudeatzaile ingelesa seguraski jakinean egongo zen Udalarekin zinatutako kontratuaren arabera lur solua ez zeikian(leike) udalera bueltatu elkar akordiorik gabe Eta horrela denpora pasa da, bitartean corteingelesa a toda mákina eraikitzen jarraitu dute. Hor izan behar zituzten prixok, ez orain norberaren burua zuritzeko, hor zegoen herriko merkataritzaren alde egiteko aukera eta obligazioa, bainan Eibar komertzial gune irekia dugu herrian marka, ¿zer esan nahi du honek?, ¿nola funtzionatzen dute beste herri eta hirietan?, ¿zer esan zieten gure zinegotziei Agoran?, ¿non da eztabaida hori?. Adibide bat bakarrik ¿zenbat komun publiko daude? Beno nahikoa eta larregi idatzi dodala usten dot Ramon Benetan, alderdiek nahi badute herritarrak berriz politikan sinesten hastea, honelako jokaerek ez die batere lagunduko. Horrela: Errebal, Txonta, Erisono eta abarrak sortzen dira. Bainan errurik sekulan ez, meakulparik ez, ¿autokritika zer da?, dena ondo egiten dute, orduan neure alabei esaten diedan moduan aldatzeko intentziorik ez. Agian norbaitek zerbait esanez gero intentzio txarra lepora dakioke. Bada inoiz norbaitek esan zuen esaldia : A la oposición no se le responde nunca. Elkarrizketarako joera nabarmena zuen honek. Nire ustez urbanismo kontseiluaaren mahai gainean ipini beharko zen informazioa: ¿Zenbat lur solu, etxe zahar, fabrika edo lokal daude Eibarren Konstrutore-Promotoren eskuetan? ¿Zein da Eibarko hiriarentzat buruan dugun biztanle kopurua?, ¿zer motatakoa? ¿Zenbat etxe bizitza utzirik daude eta zein da azken urteotako joera? ¿Buruan dugun biztanlegoaren arabera etxe gehiago behar dira? ¿komertzial gune irikiarentzat kale egokiak dira?, ¿zer egiten dute hortik zehar? ¿komertzial gune irekia nahi badugu izan hau zentro komertzialez Beteta edo beste modu batzuetara lortzen da? Nere ustez honek argi erakuzten dau zeiñek agintzen daben hamen (Eibarren, EAEn, Estauan): Konstruktoriak. Eta ikusi dogu ze pasau dan. leire 2009/12/12, Gari Araolaza <[email protected]>: Gaur prentsan dator albistea, EAJ taldeak hitz egin duela konstruktora batzuekin eta zentru komertziala egiteko prest leudekeela. Berriz ere, etxea teilatutik hasiko gara. Duela bi hilabete, oraindik lur saila errekuperatzeko zailtasunak zeudenean (oraindik ez dakit argi eta garbi berreskuratzea lortu den ala ez), txintxo-txintxo alderdi guztiek ados zeuden hurrengo proiektua pentsatzeko denbora hartuko zutela esanez, herritarren iritzia entzun, ondo ikertu eta abar egin ondoren. Azken finean parte-hartze prozesu bat izango zela, ahalik eta soluzio onena aurkitzeko. Orain, Corte Inglesa zabaldu delako, izugarrizko presa sartu zaie, eta derrepente egin behar dute zentro komertziala. Baina zein zentro komertzial? Ez ginen gelditu proiektua ongi pentsatuko genuela? "denon artean" hitz egin eta adostuko genuela gehien komeni zitzaiguna? Orduan, zertara dator eskabadorekin hitz egiten hastea? Erabaki ote dute proiektua? Zein proiektu? Zergatik? Zertan oinarrituta? Benetan, alderdiek nahi badute herritarrak berriz politikan sinesten hastea, honelako jokaerek ez die batere lagunduko. Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
