Amorrarazi egin deste. Maionesa erosi, superrean danak antzekuak, eta jan. 
Urtiak pasa beste barik. Aste hontan osagaixak beittu, Calvé markakuak dira: 
"Aceite vegetal (65%), agua, yema de huevo de gallinas camperas (5%), vinagre 
de vino blanco (3%), azúcar, almidón de trigo, almidón modificado de maiz, sal 
..." Eta gero bi-hiru fotografixetan (segun zelan begiratzen dozun) agertzen 
dira arrautzak.

 

    Labur esanda, maionesa egitten dabe %65 olixoa eta %5 arraultz erabillita. 
Lortuko zenduen zuek etxian maionesa egittia halako proportziñuak erabillita? 
Posturia egingo neuke ezetz.

 

    Olixo begetala merkia da; arrautzak, proportziñoz, garestiak, eta egitten 
dabe maionesa, ahalik eta olixo gehixen, eta ahalik eta arraultz gitxiten 
erabillita. Gero ura botatzen detse, hori oindikan merkiagua. Uraren 
proportziñua ez dabe azaltzen. Benetan horrek "maionesa" izena merezi dau? 
Zalantza haundixak dittut. Iruzurra bai, asmua hori dakelako, fotografixetan 
asko azalduz gero benetan ixa ez dakan produktu bat.

 

    Engainatzen doskue, ezin gara produktu guzti-guztien osagaien zerrenda 
aztertzen jardun (eta beste maionesak be antzekuak izango dira), eta maionesa 
egitten inor onradua egon bada honezkero ipurdixa jo dau aspaldi, holaxe ezin 
dalako konpetidu. 

 

    Bada beste produktu arlo bat be bildurra emoten destana: enbutiduak. Halako 
gauzak berez nahastauta datozenak, batek daki zer osagaiez eta zer 
proportzinotan eginda dagozen!!



    Urte berri on!!



        Imanoltxu.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to