"Esteiman" hitza neretzat ezaguna da, anaia Oier ETBn praktiketan eta
gero lanean ibili zen garaitik.

Atzo lankide bati esan nion eta ez zuen hitza ezagutzen. Lankide
horren neskalaguna telebista lokal batean dabil kazetari lanetan eta
horixe egin zuen atzo, "esteiman" bat.

"Esteiman" hori zer den?  Ba, Gaur Egun ikusten zaudetenean, kazetari
bat azaltzen denean mikrofonoa eskuan, audientzia nazionalaren
aurrean, edo errepide elurtuen aurrean, edo San Ferminetan giroa
kontatzen?  Ba hori da "esteiman" bat egitea.

Baina ez nekien "Stateman", "Steinman", "Steinmann" edo nola demontre
zen hitza, eta Josu Mendicuteri galdetu diot, eta hark ETBko bere
kontaktu batzuei. Handik erantzunak:

"Statement" dela hitz orijinala, edo "Stand-up" edo horrelako zerbait.

Mendicuteren beste lagun batek beste teoria bat botatzen du:

> ETBn prestakuntza jaso zuten lehen teknikari eta kazetariek
> atzerrira joan ziren (Londresesa batzuk, Europako herraldeetara
> beste batzuk) eta hitz hau orduko fosil bat dela esango nuke nik:
> bertan entzun eta hemen erabili.

Bide honetatik hariari tiraka, nere teoria:

Hitz orijinala "Steinmann" da, alemanez "harrizko gizona"-rena egitea,
eta lehenengo biajean Hanburgotik ekarri zuten hitza Amatiño eta
konpañiak.


Non hobeto hau galdetzeko, posta zerrenda honetan ez bada? Amatiño
bera, Juanan Argoitia eta beste ez dakit zenbat kazetari.

Badaki norbaitek nola den hitz orijinala eta bere historia? Steinman
hori eredua asmatu zuen kazetari famaturen baten abizena ote zen? Zuek
ekarri zenuten Hanburgotik Amatiño?

Eskerrik asko!

Gari
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to