EITB-tik Asier Larrinagak informazio gehiago eman dit Esteiman-aren
inguruan. Bere azalpena ez dator bat nire "Steinmann" hitzaren teoriarekin,
inglesezko "STATEMENT" omen da hitz orijinala.

Gari


        Egun on, Gari:

        Kasualitatez aurkitu dut "eibartarrak" posta-zerrendara bidali duzun
mezua, eta, bai, ETBn «esteiman» esaten duguna ingelesezko «statement»-etik
dator.

        ETBko lehen kazetariak izan behar zutenek Studio Hamburg
ekoiztetxean (Hanburgon) egin zituzten praktiken garaian ikasitako eta
eurenganatutako hitza da.

        EITBren datu-basean baduzu horren berri.

                http://www.eitb.com/euskaraz/kontsultak/

        Euskarari dagokion laukian «esteiman» idatzi, eta fitxa agertuko
zaizu.

        Beste bat arte.

Asier Larrinaga
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to