Bai Gari, uste dut zuzen zabiltzala. Gainera, esango nuke Amatiño berak eman zigula azalpen hori ETBra iritsi berri ginen ikasle taldeari lehen egunean.
Gaur egun gero eta zuzeneko konexio gehiago egiten dira, eta ez dakit horiek Steinmann izaten jarraituko duten. Ziur aski, grabatuta denean Steinmann deitzen jarraituko diote, eta zuzeneko konexioa denea, ba hori, "zuzenekoa". Bide batez, bai Steinmann-ek, zein zuzeneko konexioek, ez dute informazioaren kalitatea hobetzen, lekukotasuna eta sinesgarritasuna areagotzeko estrategiak dira, baina niri iritziz gehiegizko erabilera dute gaurko telebistan. Gaur adibidez, kontatzekoa izango da zenbat kazetari ikusiko ditugun albistegietan elurpean, mikroa eskutan "lekukotasunak" eskainiz, eta ziur aski, azkenerako, kronometroarekin neurtuko bagenu, denbora gehiago hartuko dute kazetarien irudiek pantailetan, benetako protagonistak, elurrak berak baino. Itxura polita du Eibarrek gaur, elurra kaleetan aspaldiko partez! oier. 2010/1/9 Gari Araolaza <[email protected]> > "Esteiman" hitza neretzat ezaguna da, anaia Oier ETBn praktiketan eta > gero lanean ibili zen garaitik. > > Atzo lankide bati esan nion eta ez zuen hitza ezagutzen. Lankide > horren neskalaguna telebista lokal batean dabil kazetari lanetan eta > horixe egin zuen atzo, "esteiman" bat. > > "Esteiman" hori zer den? Ba, Gaur Egun ikusten zaudetenean, kazetari > bat azaltzen denean mikrofonoa eskuan, audientzia nazionalaren > aurrean, edo errepide elurtuen aurrean, edo San Ferminetan giroa > kontatzen? Ba hori da "esteiman" bat egitea. > > Baina ez nekien "Stateman", "Steinman", "Steinmann" edo nola demontre > zen hitza, eta Josu Mendicuteri galdetu diot, eta hark ETBko bere > kontaktu batzuei. Handik erantzunak: > > "Statement" dela hitz orijinala, edo "Stand-up" edo horrelako zerbait. > > Mendicuteren beste lagun batek beste teoria bat botatzen du: > > > ETBn prestakuntza jaso zuten lehen teknikari eta kazetariek > > atzerrira joan ziren (Londresesa batzuk, Europako herraldeetara > > beste batzuk) eta hitz hau orduko fosil bat dela esango nuke nik: > > bertan entzun eta hemen erabili. > > Bide honetatik hariari tiraka, nere teoria: > > Hitz orijinala "Steinmann" da, alemanez "harrizko gizona"-rena egitea, > eta lehenengo biajean Hanburgotik ekarri zuten hitza Amatiño eta > konpañiak. > > > Non hobeto hau galdetzeko, posta zerrenda honetan ez bada? Amatiño > bera, Juanan Argoitia eta beste ez dakit zenbat kazetari. > > Badaki norbaitek nola den hitz orijinala eta bere historia? Steinman > hori eredua asmatu zuen kazetari famaturen baten abizena ote zen? Zuek > ekarri zenuten Hanburgotik Amatiño? > > Eskerrik asko! > > Gari > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
