Bideo oso ederrak, "Gaur:" programarako egiten dituztenak Iker TrebiƱo eibartarrak eta bere koadrilak.
Ander Arroitari ere egin zioten bat, Eibarko irudi politak eta Ander bere estilo naturalean. Aupa Ander! http://www.vimeo.com/9866298 Kontua da ostiralean Kafe Antzokian Ruper Ordorikaren programa grabatzen egon zirela, gero programa honetan emateko itxura denez. Bideoa zoragarria izango dela ez daukat zalantzarik, enteratzen banaiz abisatuko dizuet ateratzen denean. Baina ostiraleko kontzertuarekin egin zutenak ez du aitzakirik. Kontzertu osoa pasatu zuten eszenario gainean, hara eta hona, musikarien aurrean jarriz, publikoak ezin ikusi. Traba izugarria, beraien joan eta etorriek deszentratzen gintuzten. Sarean nitaz aparte kejatu da jendea, eta beste norbaitek esan du bideo polita aterako dela eta merezi duela horregatik, esajeratu batzuk garela eta gero DVDak ikustea gustatzen zaigula, eta aguantatzeko! Nik ezetz uste dut. Ostiralean ni kontzertu batera joan nintzen, sarrera prezio normalean ordainduta. Ez nintzen telebistako grabazio batera joan. Pasa den astelehenean telebistako grabazio batean egon nintzen (Txirri, Mirri eta Txiribiton) eta argi neukan hura telebistako grabazio bat zela. Kamera piloa zegoen, tarteka saioa eten eta eszenategiak aldatzen zituzten, regidorea aurrera eta atzera, aurretik jakinean geunden horrela izango zela. Azken finean, han geunden publikoa "extrak" ginen, telebistan azaltzeko han jarrita, dekoratuaren beste parte bat. Ni Txiribitonek gonbidatuta joan nintzen, baina uste dut sarrerak ere nahiko prezio merkea zutela. Baina ostiralean ez, ostiralean kontzertu bat ikustera joan nintzen eta norbaitek erabaki zuen garrantzitsuagoa zela telebistarako grabazioa. Gari _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
