Ander, neri asko gustatu jata. Baiña zuk egitten dozun hizkuntza elebidu hori? Zuk ez dozu holan berba egitten.... Ze pàsu zan? leire
2010/3/11, [email protected] <[email protected]>: > > EITBn sei bat aldiz ifiñi daben bideua... ondo aprobetxauta. > Estetikoki oso polita bideua, bai... > > -- > Ander Arroitajauregi Aranburu > ----------------------------------------------- > http://vihueladearco.blogspot.com/ > http://web.jet.es/arroitaja/ > > > On Wed 10/03/10 09:58, Gari Araolaza [email protected] wrote: > > Bideo oso ederrak, "Gaur:" programarako egiten dituztenak Iker > > Trebiño eibartarrak eta bere koadrilak. > > > > Ander Arroitari ere egin zioten bat, Eibarko irudi politak eta Ander > > bere estilo naturalean. Aupa Ander! > > http://www.vimeo.com/9866298 > > Kontua da ostiralean Kafe Antzokian Ruper Ordorikaren programa > > grabatzen egon zirela, gero programa honetan emateko itxura denez. > > Bideoa zoragarria izango dela ez daukat zalantzarik, enteratzen banaiz > > abisatuko dizuet ateratzen denean. > > > > Baina ostiraleko kontzertuarekin egin zutenak ez du aitzakirik. > > Kontzertu osoa pasatu zuten eszenario gainean, hara eta hona, > > musikarien aurrean jarriz, publikoak ezin ikusi. Traba izugarria, > > beraien joan eta etorriek deszentratzen gintuzten. > > > > Sarean nitaz aparte kejatu da jendea, eta beste norbaitek esan du > > bideo polita aterako dela eta merezi duela horregatik, esajeratu > > batzuk garela eta gero DVDak ikustea gustatzen zaigula, eta > > aguantatzeko! > > > > Nik ezetz uste dut. Ostiralean ni kontzertu batera joan nintzen, > > sarrera prezio normalean ordainduta. Ez nintzen telebistako grabazio > > batera joan. > > > > Pasa den astelehenean telebistako grabazio batean egon nintzen > > (Txirri, Mirri eta Txiribiton) eta argi neukan hura telebistako > > grabazio bat zela. Kamera piloa zegoen, tarteka saioa eten eta > > eszenategiak aldatzen zituzten, regidorea aurrera eta atzera, aurretik > > jakinean geunden horrela izango zela. Azken finean, han geunden > > publikoa "extrak" ginen, telebistan azaltzeko han jarrita, > > dekoratuaren beste parte bat. Ni Txiribitonek gonbidatuta joan > > nintzen, baina uste dut sarrerak ere nahiko prezio merkea zutela. > > > > Baina ostiralean ez, ostiralean kontzertu bat ikustera joan nintzen > > eta norbaitek erabaki zuen garrantzitsuagoa zela telebistarako > > grabazioa. > > > > Gari > > _______________________________________________ > > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: > [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > > > > > > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] > izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. >
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
