EITBn sei bat aldiz ifiñi daben bideua... ondo aprobetxauta. Estetikoki oso polita bideua, bai... -- Ander Arroitajauregi Aranburu ----------------------------------------------- http://vihueladearco.blogspot.com/ http://web.jet.es/arroitaja/
On Wed 10/03/10 09:58, Gari Araolaza [email protected] wrote: > Bideo oso ederrak, "Gaur:" programarako egiten dituztenak Iker > Trebiño eibartarrak eta bere koadrilak. > > Ander Arroitari ere egin zioten bat, Eibarko irudi politak eta Ander > bere estilo naturalean. Aupa Ander! > http://www.vimeo.com/9866298 > Kontua da ostiralean Kafe Antzokian Ruper Ordorikaren programa > grabatzen egon zirela, gero programa honetan emateko itxura denez. > Bideoa zoragarria izango dela ez daukat zalantzarik, enteratzen banaiz > abisatuko dizuet ateratzen denean. > > Baina ostiraleko kontzertuarekin egin zutenak ez du aitzakirik. > Kontzertu osoa pasatu zuten eszenario gainean, hara eta hona, > musikarien aurrean jarriz, publikoak ezin ikusi. Traba izugarria, > beraien joan eta etorriek deszentratzen gintuzten. > > Sarean nitaz aparte kejatu da jendea, eta beste norbaitek esan du > bideo polita aterako dela eta merezi duela horregatik, esajeratu > batzuk garela eta gero DVDak ikustea gustatzen zaigula, eta > aguantatzeko! > > Nik ezetz uste dut. Ostiralean ni kontzertu batera joan nintzen, > sarrera prezio normalean ordainduta. Ez nintzen telebistako grabazio > batera joan. > > Pasa den astelehenean telebistako grabazio batean egon nintzen > (Txirri, Mirri eta Txiribiton) eta argi neukan hura telebistako > grabazio bat zela. Kamera piloa zegoen, tarteka saioa eten eta > eszenategiak aldatzen zituzten, regidorea aurrera eta atzera, aurretik > jakinean geunden horrela izango zela. Azken finean, han geunden > publikoa "extrak" ginen, telebistan azaltzeko han jarrita, > dekoratuaren beste parte bat. Ni Txiribitonek gonbidatuta joan > nintzen, baina uste dut sarrerak ere nahiko prezio merkea zutela. > > Baina ostiralean ez, ostiralean kontzertu bat ikustera joan nintzen > eta norbaitek erabaki zuen garrantzitsuagoa zela telebistarako > grabazioa. > > Gari > _______________________________________________ > Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) > > Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko. > > > _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
