10/03/2010 10:21(e)an, Josu Mendicute(e)k idatzi zuen:
Gari eta Asier, biak bat etorrita, konklusioa, Asier:
Eskoletan wifiak eragin dezakeen kaltea neurtzeko ez du balio zure
neurketa proposamenak. Eskoletan wifiak eragin dezakeen kaltea ez
alderatu lo gaudela egindako neurketekin. Umeak eskolara ez doaz
lotara.
josu.
Eskoletan wifiak eragin dezakeen kaltea neurtzeko, hasiak gara
esperimentatzen. Ikastola eta zentro pribatutan, publikotako Eskola
2.0kin baino lehenagotik, eta orain publikotan ere bai. Denborak esango
du. Neurtzeko zail xamarra izango da, estatistikak xuxen landu beharko
dira, baina nire ustez, etorriko dira ebidentziak.
Baina kontua ez da hori, eskoletako wifia. Pekata minuta izan daiteke.
Arazoa, kulturala da, higiene elektromagnetikoaren gizarteratzea,
kontzientzia hartzea. 11 urteko ume batek, wifia izan dezake ohe burutik
2 metrotara, egunez mugikorrez ordubetez hitzegin, wifia eskolan
izan...eta gainera, elikadura pobrea eduki. Baina hostiaka bakarrik
ikasten dugunez, itxaron ere, itxaro beharko dugu.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.