Hara zer dioen espreski Telekomunikazio Ingeniarien kolegiotik Jaurlaritzari helarazitako txostenak, edo hobeto esanda, Jaurlaritzak kontrataturikoak:

"Los valores de radiación electromagnética obtenidos se presentan de forma objetiva sin valorar los posibles efectos físicos que, supuestamente, pudiesen acarrear para los usuarios. Los valores obtenidos sólo se comparan con los valores actualmente legislados, sin entrar dentro de los objetivos de este informe la valoración de los niveles de referencia establecidos
por la ley ni la defensa de los mismos ante cualquier tercera parte."

Beraz, Celaa zientzialaria da hau hau irakurri ondoren, inolako kalterik ez dagoela dioskuna, suposatzen dut Patxi López doktorea edo Iñaki Arriola neurologoaren oneritziz. Hau garbi azaldu beharko lukete, bestela, albistea irakurtzean Txostenek hori ziotela ulertzeko aukera bakarrik zegoen, eta ez da egia.

Bestalde, oraindik ondo aztertzeko denborarik hartu ez dudan arren, txosten osoak heldu zaizkit. Esan behar, neurketa serioak direla, baina defizientzia batzuk aurkitu ditut. Neurgailuaren sonda ikasmahaietatik gora tripode baten metro bateko altueran-edo agertzen dira, gorputzaren kokalekutik eta portatiletatik urrun, txosteneko argazki guztietan, bai laborategiko neurketatan eta bai ikasgelakoan. Neurtu beharrekoa gorputzaren kokalekuan dagoen inmisioa da, ez gelan 1,80 metroko altueran eta eramangarrietatik distantzia dexentera dagoen eremua.

gabon

Asier Arregi
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to