Eskerriasko Asier txostena dioena ona ekartzeagatik,
Argiago ezin da esan,
Orain bai informazio osoa dugula, ez Radio Euskadin entzun nebana,

Ramon

Hara zer dioen espreski Telekomunikazio Ingeniarien kolegiotik 
Jaurlaritzari helarazitako txostenak, edo hobeto esanda, Jaurlaritzak 
kontrataturikoak:

"Los valores de radiación electromagnética obtenidos se presentan de 
forma objetiva sin
valorar los posibles efectos físicos que, supuestamente, pudiesen 
acarrear para los usuarios.
Los valores obtenidos sólo se comparan con los valores actualmente 
legislados, sin entrar
dentro de los objetivos de este informe la valoración de los niveles de 
referencia establecidos
por la ley ni la defensa de los mismos ante cualquier tercera parte."

Beraz, Celaa zientzialaria da hau hau irakurri ondoren, inolako kalterik 
ez dagoela dioskuna, suposatzen dut Patxi López doktorea edo Iñaki 
Arriola neurologoaren oneritziz. Hau garbi azaldu beharko lukete, 
bestela, albistea irakurtzean Txostenek hori ziotela ulertzeko aukera 
bakarrik zegoen, eta ez da egia.

Bestalde, oraindik ondo aztertzeko denborarik hartu ez dudan arren, 
txosten osoak heldu zaizkit. Esan behar, neurketa serioak direla, baina 
defizientzia batzuk aurkitu ditut. Neurgailuaren sonda ikasmahaietatik 
gora tripode baten metro bateko altueran-edo agertzen dira,  gorputzaren 
kokalekutik eta portatiletatik urrun, txosteneko argazki guztietan, bai 
laborategiko neurketatan eta bai ikasgelakoan. Neurtu beharrekoa 
gorputzaren kokalekuan dagoen inmisioa da, ez gelan 1,80 metroko 
altueran eta eramangarrietatik distantzia dexentera dagoen eremua.

gabon

Asier Arregi
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to