Puff, luze berba egin leikek. Geu aste baten egon ginuan, sortaldian, Moriani Plage izeneko inguru batian, sortalde iparraldian.


Juan aurretik garbi bereiztu bihar dok: sortaldeko kostia (gu egon ginuan zatixan behintzat) oso plaiatsua dok, ixa dana dok plaia, Mediterraneoko plaien estiloan: sakonera gitxikoa eta mareiak be gitxi egitten jok gora eta behera, baina benetan luuuziak alderti horretan, amaierara ez haizela ailegatzen asperdurangaittik, Landetan lakuak baina sakonera eskasekuak. Inguru horretan mapetan-eta hor plaia bat dagoela diñuenian ez dok plaia dagoela (ixa dana dok plaia eta), baizik eta hortxe kotxera sarbidea dagoela, zaintzailiak, tabernak... zerbitzuak azken batian.



Sartaldia berriz askoz harkaiztsua dok, askoz plaia gitxiagokin, tarteka bakarrik, Gipuzkoan edo Bizkaixan izan leiken lez.



Orduan hik erabaki bihar zer gura duan.



Barrukaldia aipatzekua dok, irla bat izanda 3.000 metrotako mendixak dagozelako, irla bera oso menditsua dok. Geu kotxian izan ezik (alkilatua) ez ginuan mendiak egittera juan (ume txiki-txikiekin paso) baina ahal izan ezkero eta gustokua izanda, benetan itxura guztia jakak merezi dabela.



Menditsua izatiagattik ez dok lehorra, nahiko berde baino, eta guk behintzat hori eskertzen juagu.



Kotxez juatia pentsatu badozue emon euskuen ferry pila zeguala, aukera ona jirudik.



Kanping bat aitatzia gura badozue, bat aitatukotsuet. Geu apartamentu batian egon ginuan, baina bertatik ibillita bat ikusi genduan aho zabalik laga ginttuna. Izenik ez juat gogoratzen, baina Morianitik 5 bat kilometrotara egoalderuntz jauan, oker ez banagok. Kanping normala baina plaiara pegata. Eta pegata dok pegata. Hau dok kanpinan marra bukatzen dok justu haria hasten danian. Lokalizatzen ahalegindu nok eta uste juat topau dotela, "Merendella" izenekua ei dok. Eta hona hamen bere irudi batzuk: http://www.merendella.com/Pagevisiteplage.html. Fotografia polittak atera jittuek baina pentsaik kanping normala baina plaiara pega-pega eginda.



Kotxez bazabizie ateraik kontua ez dozuela 60 kilometro orduko baino bizkorrago juango. Ez dagok autopistarik, bakarrik joan-etorrerako karrik biko karreterarik, eta bertatik furgonetak, kamioitxuak... ezin izango dok aurreratu, kosta partetik bahago behintzat. Inportantia dok, jakin egin behar dok 120 kilometroko biajetxua egin gura badok (esate baterako irlaren iparraldetik hegoaldera juateko) ezingo duala egin ordu batian, ez, ezta amesetan, ordu bi beharko dittuk juateko eta beste horrenbeste bueltatzeko. Urten aurretik jakin egin bihar dok.



Lehenengo kapitulurako nahiko? Interesik badakak bigarren kapituluan monumentuez, herriez, merezi daben eta ez daben tokixak... berba egin neikian. Hik esan.



Bajaukat Korsikako gida bat, 2008kua, 400 orrialdetakua, frantsesez, ona, eta bajaukat be Frantziako kanping gida 2007kua (bixak kasualitatez -edo ez?- Michelinekuak). Gura badok esaten jestak hire helbidia eta igortzen deuaraz.



Nik esandakua gehixenbat ipar-sortalde horretakuak dok. Hegoaldera ez ginuan juan eta ezin ezer esan.



Gura duanerako. Ondo pasatuko dozue seguru.



i





----- Original Message ----- From: "Asier Sarasua" <[email protected]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Wednesday, April 14, 2010 10:08 PM
Subject: [eibar] Korsika


laguntza bila nator.

Udan, seguru asko, Korsika inguruan juango gara. Kanpiñian.

Zeuetako iñor ibili da han inguruan?
Zer ikusi bihar da?
Zer ez?
Laguntzerik?
Kanpiñik ezagutzen dozue?

Eskerrik asko
Asier
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to