Imanol Trebiñok: > - Nik inoiz ez juat-eta ferrixa erabilli, ferrixan biletia han hartzen dok > egunian bertan edo hametik aldez aurretik hartu dok Internetez edo? >
aldez aurretik, Internetez. Abuzturako, behintzat, derrigorrezkua da. Eta askoz-askoz merkiago. > - Frantsesik ez darabillanetik, kanpingak beitteko zer egitten dok? badaukak > gida bat Frantziako kanpinena (españolez edo inglesez) edo Internetez > beitzen dok (ingelesez edo espainolez)? > Internetez. Inglesez eta baitta frantsesez be (irakortzeko lain badakigu eta). Eta, Google Translate erabilitta, baitta hainbat foro aleman eta holandesetan be. Holandesak asko mobitzen dittuk eta Korsikako kanpiñak zelakuak diran, eta merezi ete daben... hori guztiori foro holandesetan begiratu dogu, Google Translate erabilitta. Ez dot itzultzaile zoragarrixa, baina kanpin bat ona edo txarra dan jakitzeko, nahikua. Eta Juan Carlos, lasai egon, Asterix mesanotxian dakat eta ;-) Asier _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
