Joan baino lehen jiratu eta irakurri "Asterix Korsikan" (ez dakit euskarazko 
bertsiorik dagoen). Ondo erreparatu paisaiei, herriei, jendearen aurpegiei... 
istorioaren ingurumariei. Pentsatzen dut bidaia gehiago disfrutatuko duzula.


Juan Carlos

-----Jatorrizko mezua-----
From: [email protected] 
[mailto:[email protected]] Noren izenean: Imanol Trebiño
Sent: miércoles, 05 de mayo de 2010 11:14
To: Eibartarrak zerrenda
Subject: Re: [eibar] Korsika

Asierrek:
    > Bueltarako kronikia agintzen detsuet.

    Sin falta.
        i



----- Original Message ----- 
From: "Asier Sarasua" <[email protected]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Wednesday, May 05, 2010 9:49 AM
Subject: Re: [eibar] Korsika


eskerrik asko, Imanol.

Honezkero bidaia gertatzen dihardugu. Ferrixa hartuta, gidak eskuetan,
kanpiñak begiratzen...
Bueltarako kronikia agintzen detsuet.

Asier



Imanol Trebiño<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
(2010eko mairen 05a 00:09):
> Monumento aldetik Korsika lar aberatsa ez dala esango neuke eta
> gainera dakanari ez detsela balio haundiegirik emoten, baina nik batzuk
> aitatuko notzuzan, kontutan izan behar dozu dana dala nik irlaren herena 
> edo
> laurdena edo baino ez nebala ikusi.
>
> Behin bertan egonda, merezi dabe, nere gustoan arabera:
>
> - La Canonica elizia. Erromanikoa eta marmolezkua. Gertutik ikustian
> konturatzen zara marmola benetan kanpoko errekubrimientua baino ez dala,
> baina edozein modutan efektua lortuta dago. Ni ez naiz egon Pisan, baina
> fotografiangaittik hango antza dauka, eta logikua da, Korsika frantsesa 
> izan
> aurretik politikoki Italiako eskualde horrekin oso-oso lotuta zeuan,
> horretara, garai horretako monumentuak antzekuak dira. Esan dotzuet, ez 
> naiz
> Pisan egon, baina eliza horren aurrian sentsaziño hori emoten zeztan,
> "Pisakua holakotxia izan bihar". Onduan herri erromatar baten aztarnak
> dagoz. Interesante, eta hantxe dago, karretera baten onduan inork kasurik
> egitten ez detsala emoten dabela.
>
> Eta horrekin lotuta kontu historiko-politiko bat, Korsika
> historikoki askoz lotuagua egon da Italiakin Frantziakin baino, eta
> Frantziak bereganatu egin eban Italiako batasuna sortu baino urte gutxi
> batzuk lehenago. Ezin esan Italiari kendu zetsanik ordurako Italiako 
> estatua
> ez zelako esistizen, baina hor nunbaitt.
>
> - Matra-ko gaztelutxoa, etxe hori... tira, ondotxo, jauregi bat, ondo
> dago bisitatzia, baina barruan badago Jérôme-Carcopino museua. Eurek be ez
> ei detse demaseko inportantzia emoten, baina badauka zeramika grekoan
> itzelezko koleziñua. Hamen ez dago halakorik eta posturia egingo neuke
> Espainian be ez dala, nik behintzat ez dot ezagutzen. Guretako "herritxo
> baten museua" litzake, baina kolekziño hori ez dogu guk ikusten hamengo
> museo handixetan. Onduan Aléria-ko erromatar herrixan hondakinak dagoz. 
> Hori
> be merezi ahal izango dau, baina juan ginanerako berandu zan eta itxita
> zeuan. Joan zaittez moldatzen ordutegi frantsesera: gauzak goiz zabaldu, 
> 12
> eta 14 bittartian itxita, eta 18 ordutarako akabo. Ez da erraza, baina
> horixe dago.
>
> Afaltzeko (eta bazkaltzeko) ez dago problemarik (ordutegietara
> ohituta, jakina), prezioz nik esango neuke ez dala garestia, asko esaten 
> da
> Frantziangaittik baina Korsikan behintzat nik ez neban ikusi halako
> diferentziarik.
>
> Adi beste kontu batekin: ordutegixa han eta hamen berbera da, baina
> han eguzkia ordu bat lehenago agertu eta ordu bat lehenago juaten da.
> Lehenengo egunian zeozer arrarua ikusten dozu, gero konturatzen zara, ordu
> bat lehenago iluntzen dau. Natura natura da.
>
> - Corte herrixa, irlaren erdixan, mendi artian. Herrixa bai, baina
> gainera badauka gaztelutxo bat harkaitx baten gainian, le Nid d'aigle. Ez
> dot larregi gogoratzen, baina barruan etnografia museotxo bat dago, Musée 
> de
> la Corse, eta dana batera kontutan hartuta... bai. Ni beti prest gazteluak
> eta gazteluonduak ikusteko.
>
> Zer ez daben merezi?: Cap Corse, irlaren ipar-ipar aldeko itsmoa da.
> Pssaaa... propaganda egitten detse, parke naturala edo izango da... baina
> ezer ez dagoenian joeria "parke naturala" izendatzia da. Buelta osua emon
> gentsan, lehenengo eguna eta dortoka pausuan, eta bueltan kokoteraino.
> Neretako ez.
>
> Eta jakina han hizkuntza nagusixa, eta (ixa) bakarra frantsesa da,
> famelirizatzen juaten bazara hobeto. Nik inori ez netsan adittu korsikeraz
> berba egiten, baina turistok erregular ez gara larregi nahasten
> aborijeneekin.
>
> Horixe gogoratzen dorana, gero zeu libre.
> txu
>
>
>
> ----- Original Message ----- From: "Asier Sarasua" <[email protected]>
> To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
> Sent: Friday, April 16, 2010 8:49 AM
> Subject: Re: [eibar] Korsika
>
>
> Eskerrik asko, Iñigori eta Imanoli; baitta pribatuan idatzi desten bi
> lurkerreri be.
>
> Lehendik be gogoz Korsikara juateko eta oin gehixago.
> Kotxez (eta ferrixan) juateko asmua dakagu. Umiekin eta kanpiñez kanpiñ
> ibili.
>
> Imanol, gidarik ez juat bihar, oingoz (frantsesezkorik ez, behintzat
> ;-) ) eskerrik asko.
> Baina herrixen eta monumentuen inguruko lerro batzuk eskertuko
> jittuat; gehixenbat herrixen ingurukuak.
> Zerrendakidiak ez aspertziarren, nahi badok pribatuan.
>
> Asier
>
>
>
>
> Imanol Trebiño<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen
> (2010eko apiren 15a 12:13):
>>
>> Puff, luze berba egin leikek. Geu aste baten egon ginuan, sortaldian,
>> Moriani Plage izeneko inguru batian, sortalde iparraldian.
>>
>>
>>
>> Juan aurretik garbi bereiztu bihar dok: sortaldeko kostia (gu egon ginuan
>> zatixan behintzat) oso plaiatsua dok, ixa dana dok plaia, Mediterraneoko
>> plaien estiloan: sakonera gitxikoa eta mareiak be gitxi egitten jok gora
>> eta
>> behera, baina benetan luuuziak alderti horretan, amaierara ez haizela
>> ailegatzen asperdurangaittik, Landetan lakuak baina sakonera eskasekuak.
>> Inguru horretan mapetan-eta hor plaia bat dagoela diñuenian ez dok plaia
>> dagoela (ixa dana dok plaia eta), baizik eta hortxe kotxera sarbidea
>> dagoela, zaintzailiak, tabernak... zerbitzuak azken batian.
>>
>>
>>
>> Sartaldia berriz askoz harkaiztsua dok, askoz plaia gitxiagokin, tarteka
>> bakarrik, Gipuzkoan edo Bizkaixan izan leiken lez.
>>
>>
>>
>> Orduan hik erabaki bihar zer gura duan.
>>
>>
>>
>> Barrukaldia aipatzekua dok, irla bat izanda 3.000 metrotako mendixak
>> dagozelako, irla bera oso menditsua dok. Geu kotxian izan ezik 
>> (alkilatua)
>> ez ginuan mendiak egittera juan (ume txiki-txikiekin paso) baina ahal 
>> izan
>> ezkero eta gustokua izanda, benetan itxura guztia jakak merezi dabela.
>>
>>
>>
>> Menditsua izatiagattik ez dok lehorra, nahiko berde baino, eta guk
>> behintzat
>> hori eskertzen juagu.
>>
>>
>>
>> Kotxez juatia pentsatu badozue emon euskuen ferry pila zeguala, aukera 
>> ona
>> jirudik.
>>
>>
>>
>> Kanping bat aitatzia gura badozue, bat aitatukotsuet. Geu apartamentu
>> batian
>> egon ginuan, baina bertatik ibillita bat ikusi genduan aho zabalik laga
>> ginttuna. Izenik ez juat gogoratzen, baina Morianitik 5 bat kilometrotara
>> egoalderuntz jauan, oker ez banagok. Kanping normala baina plaiara 
>> pegata.
>> Eta pegata dok pegata. Hau dok kanpinan marra bukatzen dok justu haria
>> hasten danian. Lokalizatzen ahalegindu nok eta uste juat topau dotela,
>> "Merendella" izenekua ei dok. Eta hona hamen bere irudi batzuk:
>> http://www.merendella.com/Pagevisiteplage.html. Fotografia polittak atera
>> jittuek baina pentsaik kanping normala baina plaiara pega-pega eginda.
>>
>>
>>
>> Kotxez bazabizie ateraik kontua ez dozuela 60 kilometro orduko baino
>> bizkorrago juango. Ez dagok autopistarik, bakarrik joan-etorrerako karrik
>> biko karreterarik, eta bertatik furgonetak, kamioitxuak... ezin izango 
>> dok
>> aurreratu, kosta partetik bahago behintzat. Inportantia dok, jakin egin
>> behar dok 120 kilometroko biajetxua egin gura badok (esate baterako
>> irlaren
>> iparraldetik hegoaldera juateko) ezingo duala egin ordu batian, ez, ezta
>> amesetan, ordu bi beharko dittuk juateko eta beste horrenbeste
>> bueltatzeko.
>> Urten aurretik jakin egin bihar dok.
>>
>>
>>
>> Lehenengo kapitulurako nahiko? Interesik badakak bigarren kapituluan
>> monumentuez, herriez, merezi daben eta ez daben tokixak... berba egin
>> neikian. Hik esan.
>>
>>
>>
>> Bajaukat Korsikako gida bat, 2008kua, 400 orrialdetakua, frantsesez, ona,
>> eta bajaukat be Frantziako kanping gida 2007kua (bixak kasualitatez -edo
>> ez?- Michelinekuak). Gura badok esaten jestak hire helbidia eta igortzen
>> deuaraz.
>>
>>
>>
>> Nik esandakua gehixenbat ipar-sortalde horretakuak dok. Hegoaldera ez
>> ginuan
>> juan eta ezin ezer esan.
>>
>>
>>
>> Gura duanerako. Ondo pasatuko dozue seguru.
>>
>>
>>
>> i
>>
>>
>>
>>
>>
>> ----- Original Message ----- From: "Asier Sarasua" <[email protected]>
>> To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
>> Sent: Wednesday, April 14, 2010 10:08 PM
>> Subject: [eibar] Korsika
>>
>>
>> laguntza bila nator.
>>
>> Udan, seguru asko, Korsika inguruan juango gara. Kanpiñian.
>>
>> Zeuetako iñor ibili da han inguruan?
>> Zer ikusi bihar da?
>> Zer ez?
>> Laguntzerik?
>> Kanpiñik ezagutzen dozue?
>>
>> Eskerrik asko
>> Asier
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to