Aupa, Trebi.
Kontutan hartzekoa da euskarazko oferta ia
gehiena kendu egin dutela Herri Irratitik Onda
Vascarako pasoan: Mikel Markez-en saioa, Imanol
Ubedarena, Oier Guillan eta Uxue Alberdik zuten
literatur saioa, Loiola Herri Irratia bera
desagertu eta Alberto Gorritibera kaleratu omen dute....
Dena ez da positiboa.
Iturri
At 00:09 04/05/2010, you wrote:
Biharretik urten eta gabeko 10ak eta 11ak
bittartian afaltzen dot, ordurako etxeko beste
guztiak bukatuta dabela. Lehen Radio Euskadiko
informatiboa eta tertulixa lagunduta egitten
neban, baina gobernu berrixakin hau berau be
aldatuz juan zen eta amorrarazten, amorrarazten
eta azkenian laga netsan. Ezin neban aguantatu.
Gaur gabeko ordu hórretan Herri Irratia eta
Onda Vascan, orain bat eginda, antzeko programa
bat egitten hasi dira, politika eta gizarte
kontuetan, informazioa, elkarrizketak,
tertulixa... Gutxi gora behera lehen H.I.ak
goizetan egitten ebena oin gabian egitten
dabela. Eta entzun leike. Joe! Neri mesedia egin deste!
Psoekuak hasita dagoz oin Radio Euskadi
entzuten? Ummm, zenbat jokatuko dogu ezetz?
i
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.