Biharretik urten eta gabeko 10ak eta 11ak bittartian afaltzen dot, ordurako
etxeko beste guztiak bukatuta dabela. Lehen Radio Euskadiko informatiboa eta
tertulixa lagunduta egitten neban, baina gobernu berrixakin hau berau be
aldatuz juan zen eta amorrarazten, amorrarazten eta azkenian laga netsan. Ezin
neban aguantatu.
Gaur gabeko ordu hórretan Herri Irratia eta Onda Vascan, orain bat eginda,
antzeko programa bat egitten hasi dira, politika eta gizarte kontuetan,
informazioa, elkarrizketak, tertulixa... Gutxi gora behera lehen H.I.ak
goizetan egitten ebena oin gabian egitten dabela. Eta entzun leike. Joe! Neri
mesedia egin deste!
Psoekuak hasita dagoz oin Radio Euskadi entzuten? Ummm, zenbat jokatuko
dogu ezetz?
i_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.