Nik Gasteizko gabeko entzule moduan berba egitten juat, ze ostian radixua ez juat entzutten eberdixan ez bada (12-13 bittartian, eta hor Euskadi Irratia aditzen najuan/juat).

Mikel Markezena ez najuan jarraitzen, inoiz bazala ikusi arren paso egitten najuan. Ixa inoiz ez nok gelditzen musika entzuten.

Literatur saio hori ez dakit zer ordutan dan/zan baina ezezaguna egitten jatak, seguruenian ordu horretan inoiz ez najuan radixua ipintzen.

Loiola Herri Irratikua, jakina, Gasteiztik, entzun ez. Baina biharbada horrek emoten jestak pena haundixena.

Jakina, dana ona ez, baina norberekoia izanda, neretzako bai. Hobeto afaldu neikek!

   Muxutxuak.
       i

----- Original Message ----- From: "Mikel Iturria" <[email protected]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Tuesday, May 04, 2010 7:27 AM
Subject: Re: [eibar] Herri Irratia-Onda Vasca

Aupa, Trebi.

Kontutan hartzekoa da euskarazko oferta ia
gehiena kendu egin dutela Herri Irratitik Onda
Vascarako pasoan: Mikel Markez-en saioa, Imanol
Ubedarena, Oier Guillan eta Uxue Alberdik zuten
literatur saioa, Loiola Herri Irratia bera
desagertu eta Alberto Gorritibera kaleratu omen dute....

Dena ez da positiboa.

Iturri

At 00:09 04/05/2010, you wrote:
Biharretik urten eta gabeko 10ak eta 11ak bittartian afaltzen dot, ordurako etxeko beste guztiak bukatuta dabela. Lehen Radio Euskadiko informatiboa eta tertulixa lagunduta egitten neban, baina gobernu berrixakin hau berau be aldatuz juan zen eta amorrarazten, amorrarazten eta azkenian laga netsan. Ezin neban aguantatu.

Gaur gabeko ordu hórretan Herri Irratia eta Onda Vascan, orain bat eginda, antzeko programa bat egitten hasi dira, politika eta gizarte kontuetan, informazioa, elkarrizketak, tertulixa... Gutxi gora behera lehen H.I.ak goizetan egitten ebena oin gabian egitten dabela. Eta entzun leike. Joe! Neri mesedia egin deste!

Psoekuak hasita dagoz oin Radio Euskadi entzuten? Ummm, zenbat jokatuko dogu ezetz?

    i
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to