Hori titularrori oso barregarrixa, eta negargarrixa, bai, Jokin. Halako albistiekin (atxiloketak eta atxiloketa gehixago) amorraziñua eta inpotentzia sentitzen dot. Eta beti gauza bera etortzen jata burura: zenbat eta zenbat gazte euskaldun ete dare kartzeletan? Benetan tristuria emoten desta...
aintzane ________________________________ De: normanduval <[email protected]> Para: Eibartarrak zerrenda <[email protected]> Enviado: mié,15 septiembre, 2010 11:55 Asunto: Re: [eibar] Eibartar bat atxilotuta Ba bai, askok eta askok ezagutuko dozue Aniaiz seguraski, izan da be herrixan mila saltsatan aritutakua izan da: Kultun, euskal jaixan, Euskal Udalekuetan... Eta kitton be barrixa zetorren atzo: http://www.etakitto.com/index.php?id=0&menua=0&iritzikodea=1058 Kuriosua ein jata ez dabela aipatzen Aniaiz ...eta kitto-ko kolaboratzaile be bazala. Atzoko manifestaldi jendetsuan (Eibar izateko jendetsua, eta komunikabide batek bez jaso ez dabena) komentau zeben inkomunikaziño garaixak (ondorioz tortura arriskuak) irauten daben bittartian arratsaldeko 7retan egunero Asanblada informatibuak egongo dirala Untzaga plazan. Horretaz gain ba bueno, atzoko egunian zihar danetik gertau zan. Herrixa Guardia Zibilak eta Ertzainen brigadakuek hartuta, bai Aniaizen eta bere lagun batzuen etxian erregistruetan lapurretak ugari (argazki kamerak, ordenagailuak, argazki pertsonalak, liburuak, dirua, txartelak...), erroberak pintxatziana, jipoiak, herriko munizipalak lagun-lagun Guardia Zibilan 6 kiderekin korruan berbetan... Bueno, danetik ikusi ahal izan zala. Politikoki ez dot baloratuko operaziñua, uste dot bere kabuz eitten dabela berba, baina begira, atzo hainbat komunikabidek titular hau zabaldu zeben: "Los detenidos ayudaban a etarras huidos a integrarse en ETA en Francia". Hamen El Paisekua: http://www.elpais.com/articulo/espana/detenidos/Ekin/ayudaban/etarras/huidos/integrarse/ETA/Francia/elpepuesp/20100914elpepunac_1/Tes Irakurri titularra bi aldiz eta esaidazue ia tranpia dakan, hitz jolas bat dan edo zer. Lagundu ahal jako ETAkua dan bati ETAn integratzen. Lagundu ahal jako musulman bateri Islamera bihurtzen? Lagundu ahal jako burusoil bati ilia orrazten. Madrilen tesisak hain okerrak dira kazetarixek benetako txiribueltak ein behar dittuela kontraesan horren agerixan ez lagatzeko... En fin, holako egoerek larregi amorratzen nabe idazten jarraitzeko. Jokin _______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
