Kartzelara jun biharra...oso gogorra eta are gogorragua, holako egoeran (120 orduko inkomunikaziñuan edo torturaziñuan), hortik urten eta kartzelara sartzia salbaziño moduan bizitzen dala. "Eibartar bat atxilotuta", eta torturatuta; pertsona oso izateko tratamentuan (eta giltzapean) egon biharko lirakezen txoruen eskuetan.

Orain epaiketa barik barrura, eta auskalo zenbat denbora barru funtzionatuko ete daben "justicia"k.

Holakuetan, gure kasuan bezela pertsonak gertukuak diranian, torturak amorru haundixa sortzen dau inguruan (euren helburua hori be badala uste dot) hórrek funzionarixuak edo guardia militarrak (zibiletik gutxi) parian tokau ezkero bertan garbitzeko kemena emoteraino. Baina politikan ausardixak beste kontu batzutarako erabiltzia komeni.

Asier Arregi
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to