Aintzanek:
Halako albistiekin (atxiloketak eta atxiloketa gehixago) amorraziñua eta inpotentzia sentitzen dot. Eta beti gauza bera etortzen jata burura: zenbat eta zenbat gazte euskaldun ete dare kartzeletan? Benetan tristuria emoten desta...

Oierrek:
Egunen baten zenbatu bihar dot zenbat ezagun dakadazen porlan artian. Oso deigarrixa egitten jata herri honetan gertatzen dana, hainbeste jente kartzelan edo atxilotuta. Bizi naizen lekuan behintzat (Lea-Artibai) juan dan urtietan hillero-hillero eruaten dihardue bateronbat, eta ez jentia hil izanagaittik precisamente. Nere pazientietatik bakarrik, esate baterako, izango dittudaz hogei-hogetamar barruan onezkero.

O.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to