Hotzikara eragiteko modukoak dira egunotan atxilotutakoen --Aniaiz tarteko-- tortura salaketak. Adibidez: http://www.gara.net/azkenak/09/221900/es/Ni-siquiera-se-cuantas-veces-perdi-conocimiento
Batzuk esango digute ETAren esku-liburukoa dela tortura salaketak egitea eta denak faltsuak direla. Baina frogarik ez digute emango. Kulturalerako bisitara hiru telebista kamerak lagunduta agertu omen ziren guardia zibilak. Nahikoa lukete kamera horietako bat atxiloketa prozesu guztian mantentzea eta grabazioa epailearen esku uztea. ETAren indarkeria salatzen indar guztia jartzen duten askok ez dute ezer entzun nahi tortura salaketei buruz. Dena ukatu eta kito, baina gezurra direla frogatzeko biderik jarri ez. Orain torturak salatzen dituzten askok, hilketa eta erasotan dabilena ETA baldin bada, horiek "gatazkaren kontestuan ulertu beharreko gertaerak" direla esaten digute. Batzuk zein besteek giza eskubideen aldarrikapenak egiten dituzte, baina gezurra da, bost ajola zaizkie giza eskubideak. Bakarrik beren bandokoen defentsan ari dira. Konturatzen naiz, batzuen eta besteen manipulazioarekin nazkatuta, azala gogortu zaidala. Zer nolako kupidagabetasunez jokatzen duten ikusita, "hemen bakoitzak miazka ditzala bere zauriak" lema nagusitu dela esango nuke. Metroan, hilketa bat ondoko eserlekuan eta ni egunkaria leitzen. "Barkatu, presakin noa eta hauxe da nire geltokia". oier.
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: [email protected] izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik) Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
