Aniaizen kontakizuna hementxe, erantzunetan:
http://eibar.org/albisteak/kultuko-lokala-miatu-du-goardia-zibilak

izugarrixa

a.



Oier Araolaza<[email protected]> igorleak hau idatzi zuen (2010eko
iraren 21a 10:52):
>
>
> Hotzikara eragiteko modukoak dira egunotan atxilotutakoen --Aniaiz tarteko--
> tortura salaketak. Adibidez:
> http://www.gara.net/azkenak/09/221900/es/Ni-siquiera-se-cuantas-veces-perdi-conocimiento
>
> Batzuk esango digute ETAren esku-liburukoa dela tortura salaketak egitea eta
> denak faltsuak direla. Baina frogarik ez digute emango. Kulturalerako
> bisitara hiru telebista kamerak lagunduta agertu omen ziren guardia zibilak.
> Nahikoa lukete kamera horietako bat atxiloketa prozesu guztian mantentzea
> eta grabazioa epailearen esku uztea.
>
> ETAren indarkeria salatzen indar guztia jartzen duten askok ez dute ezer
> entzun nahi tortura salaketei buruz. Dena ukatu eta kito, baina gezurra
> direla frogatzeko biderik jarri ez.
>
> Orain torturak salatzen dituzten askok, hilketa eta erasotan dabilena ETA
> baldin bada, horiek "gatazkaren kontestuan ulertu beharreko gertaerak"
> direla esaten digute. Batzuk zein besteek giza eskubideen aldarrikapenak
> egiten dituzte, baina gezurra da, bost ajola zaizkie giza eskubideak.
> Bakarrik beren bandokoen defentsan ari dira.
>
> Konturatzen naiz, batzuen eta besteen manipulazioarekin nazkatuta, azala
> gogortu zaidala. Zer nolako kupidagabetasunez jokatzen duten ikusita, "hemen
> bakoitzak miazka ditzala bere zauriak" lema nagusitu dela esango nuke.
> Metroan, hilketa bat ondoko eserlekuan eta ni egunkaria leitzen. "Barkatu,
> presakin noa eta hauxe da nire geltokia".
>
> oier.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to