Egixa esan ez dakitt oso ondo zer gehittu. Nik egixa esan azala oso biguna 
sentidu dot egunotan. Eta egixa esateko amorrua eta haserriaz gain, uste dot 
bestelako sentimendu batek bigundu destala: Beldurrak. Egixa esan neri beldur 
handixa emoten desta ikustia nola Estado de Derecho honetan dana dan posible. 
Nola Guardia Zibilak, torturatzen dabenian ez dakan inolako mugarik. Nola 
alderdi politiko demokratikuek ez daben ezebe esaten honen inguruan. Ez dot 
eskatzen torturak estatu Españolan gerra estrategian kokatu behar dittuenik, 
baña gutxienez protokoluen aplikaziñua exigidu beharko zeben, edo kezkaren bat 
azaldu. Ez dot ulertzen nola alderdi politiko bakar batek bez, ezker abertzalea 
salbu ez daben telefonua hartu oraindik eta Aniaizen senidieri deittu, nola 
dauzen jakiteko edo laguntza eskaintzeko holako astakerixen aurrian. Ez dot 
ulertzen zelan indarkeria sexistaren aurkako hainbeste diskurtso ofizial dagoen 
garai hauetan inork ez daben ezer esaten gure herriko neska batek eraso sexista 
oso gogorrak jasan dittuanian. Ta ez ulertziak askotan beldurra emoten dosku, 
ezta? Ez dotelako ulertzen eta ez dakittelako nora doian hau dana. 

Jokin

-- 
"No diguis que no has llegit al menys un dels meus missatges
Fins la tinta m'ha traït, abandono l'abordatge"

[Conxita]
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to