Lagun pare bat ditut Dublinen bizi izan ziranak urtebete baino gehixagorako.
Batak bulego batian lana egiten zuan (Trebik diñuan trajedunen estiluan),
bestiak fabrika batian ordenadoriak montatzen.

Bixek soldata ederrak kobratzen zituen eta euren lankidiek ere bai.
Lankidien artian, trajedunak irlandarrak zituan gehien bat, fabrikakuak
aldiz kanpotarrak (poloniar mordua adibidez).

Trajedunak kontatzen zeskun zelan hilian 3.000-4.000 euro (garbi) kobratzen
zituen bere lankide batzuk ez zirala hilabete bukaerara heltzen, gurasuei
eta laguntza eskatu behar. Aberats berrien pare jokatzen zeben, ohitu gabe
diru manejatzera sekulako gastu mordua.
Horrek be ekarriko zeban bankueri prestamuak eskatziak, ta orain komerixak
horrek prestamu horrek ezin itzultzian.

labatibek efektorik eukiko dabe?

M.

2010/11/19 Imanol Trebiño <[email protected]>

>      Lau ero bost urte izango dira Irlandan egon ginala, Dublinen hain
> justu. Han ohitturia da sendo armosatzia eta gero bazkaltzeko sanwitx bat,
> edo ensalada bat jan eta kitto, eta eguraldia ona bada kalian bertan, postu
> pila dare bokatak saltzen. Halaxe danetik, udaberrixan bihargin guztiak
> ikusten dittuzu kalian eberdi aldian. Orduan atenziño deittu zoskun zenbat
> gazte jende ikusten zan trajez jantzitta. Emoten zoskun Irlandako ekonomia
> ondo zoiala (halaxe zan orduan), parorik ez zala eta gaztiok enplegu onak
> lortzen zebela. Euskal Herrixan ezta zoratuta lortzen ez genduzen lanpostuak
> han bai lortzen zeben, itxuriangaittik behintzat.
>
>     Zelan aldatzen diran gauzak kamarada. Orduko tigreak atzaparrak eta
> aginak galdu dittu, arteriosklerosixa diagnostikatu detse eta botikarixuak
> hamazortzi labatiba jartzeko agindu detse.
>
>     Sasoi batian be "el milagro económico español" goratzen zeben. Amen.
>
>         Imanol.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   [email protected]
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to